kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Itxastxorien bindikapena / Omar Nabarro / Susa, 1985

Hiru poeta gaztek beren liburuak argitaratu dituzte Susa sailean (II) Silvia L. / Egin, 1985-03-31

Jotake ari zaigu Susa argitaletxea liburuak ateratzen. Azokan ateratzeko zen askok orain arte ez du argia ikusteko aukerarik izan. Hemen daude azkenik eta haietariko zenbait komentatzeko asmotan, Eneko Olasagastiren Gauzurtz baten izenak asmatzen; Omar Nabarroren Itsastxorien bindikapena eta Xabier Montoiaren Likantropo dira plaza honetara ekarri ditugun poesi-liburuak. Poesia eta hitzlana nahiko orekaturik dagoen sail honetan zail egiten zaigu, poesiari dagokionean, zein den zein baino hobea erabakitzea, besterik gabe onak diren batzu bazterrean uzteko beldurrez. Subjetiboak dira, beraz, gure azterketak, poesia aztertzeko erizpide sendoa argi ikusten ez den bitartean.

[Beste bi liburuez ari da tartean]

 

Itxastxorien bindikapena

Omar Nabarroren liburuaren titulua Itsastxorien bindikapena da, eta bertan Bilbo aldeko poetak zenbait gai ukitzen du hiru ataletan bereizirik. Lehenengoan, liburuaren izena daramanean, hain zuzen, Bilboko Nerbioi itsasadarraz ari da, suposatzen duen pluraltasunean: Ibarrezkerra, kaioak, itsasoa, Bilbo, e.a, Bere asmoa, inguru hartako deshumanizazio giroa isladatzea non kalatxoriek ere galdua duten beren irudia: “ispilutasuna galduriko ibaitik ihes/ kalatxori zoratuak eskaparatetan/ miraila berrien bila beren buruen/ irudi ahantziak berreskuratzeko.”(23. or.) Omar Nabarroren poesian zenbait eragin ezagun topa daiteke, Bilbo aldeko deskripzio epikoa lortu nahi duelarik. Bere poesia, hala ere, intimoa eta pertsonala da batipat, lehen parte honetako azken poesiak adierazten duenez. Ezin ahaztu, azkenik, Picasso-ren “Guernica”ri egindako glosak.

Bigarren partean, “Tristuraren inbentarioa” izena daramanean, errimazko poemetan ari da besteak beste. Ez dugu oso gustokoa izan parte hau poetikotasun zentzua galdu eta herri koplara hurbiltzen den neurrian. Badira beste batzu, ordea, gustokoak izan ditugunak: “Beti uste izan duzue/ tristurak bibolinez jotzen duela/. Baina, nireak, galdu egin ditu partiturak;/ ez daki ezer jotzen/ eta isiltasunak,/ zulatu egin dizkit belarriak/ nota hautsien egarri hutsez./ Mutua da nire tristura/ poltsikoan zulo bat hazten/ zaionaren antzekoa, / ia,, ia, igande arratsaldekoa.” (69. or).

Azkenengo parteak “Alkohola” izena du (gogoratu, bide batez, Omar Nabarrok parte hartu zuela “Pamiela” saileko Alkohola poemak liburuan). Hirugarren atal honen izenaren genesia azaldu ondoren; azaltzen du bi poema onetan alkoholak eragindako mundu-ikuspegia —oso lotuta, agian, lehenengo partearekin—. Bertan, alkoholak mugatzen du pentsamendua eta nolabaiteko elbarri bihurtzen gaitu: “Alkoholak eraildako neuronen batetan gorde bide nuen/ ez bait naiz gogoratzen./ …./ Baina zugana eraman ninduen sentipen bortitza:/…/ hori,/ ezin berreskuratu,/ agian,/ alkoholak erahildako neuronaren batetan gorde nuelako” (89, 90. oo.)

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak