kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mugaren ariketa / Ander Iturriotz / Elkar, 2002

Mugaren leihoan dagoen prosa poetikoa Jon Kortazar / El País, 2002-07-08

Iuri Lotman literatura teorikoak adierazten duenez, mugaren kontzeptua berezia da kulturan, mugan gertatzen direlako kulturen arteko elkarrizketak, harremanak, batak besteari hartzen dion eragina mugan gauzatzen da. Kulturen aldaketetarako atea da, begiak zabalik izatera behartzen duen atea.

Ander Iturriotz idazleak —hainbat urte isilik eman ondoren— muga hartu du bere liburu berria osatzeko unean.

Izenburu nagusiak “ariketa” batez hitz egiten badu ere, irakurleak mugari buruzko begirada aurkituko du. Beti ere, niaren eta objektuaren arteko, izanaren eta litekeenaren arteko mugan Iturriotzek mosaiko nagusia osatu du begiradaren, mugaren, interpretazioaren izaerari buruz.

Testuak garbi adierazten du mugatasunaren sentipena. “Mugako” genero batean idatzi da: prosa poetikoan, hura osorik ez den eta hau beterik ez den generoan. Mundu bi ditu poetak begien aurrean: barnekoia eta kanpokoa, eta bien arteko mugan —begian— datza testuaren sen nagusia. Ez da soilik generoa “mugako” dena. Hitzaurreak, beste “mugako” testuak, ikaragarrizko garrantzia du hemen, han azaltzen baitira zeintzuk izan diren idazlearen asmoak eta baliabideak. Eta hirugarrenez, ez da ahaztu behar zenbait testu poetiko, edo hobe dramatiko agertzen direla liburuan zehar.

Irakurle honek nabaritu duena, baina, begiradaren azpian jausi dela askotan testua, eta deskribapen geldoa nagusitzen dela behar baino gehiagotan. Baina, zer bide luke bestela, sinbolismoaren eta estetizismoaren alorretatik abiatu den liburuak?

Ez du joera klasikoa baztertzen idazleak, baina forma hutsaren gainetik, liburuak agertu du gaurko gure egoeraz hausnarketa baliagarririk.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak