kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ispiluak / Mikel Hernandez Abaitua / Hordago, 1985

Urte berriak ekarritako bi sorpresa goxo (I) Silvia L. / Egin, 1985-03-10

Mikel Antzak argitara eman zuen bere Lehen bilduma 82-84 Susa liburu sailean 9. zenbakiarekin. Ezaguna da idazle donostiarra “Susa” taldeko partaidea izateagatik eta ezagunak ere bai “Argia” astekarian aurrera ateratzen dituen lanak.

Orain dela gutxi, beste Mikelek, Hernandez Abaituak, Ispiluak, bere bigarren ipuin liburua kaleratu du “Hordago”ren eskutik. Panpinaren erreinuak utziriko sapore onaz ekin diogu bigarren honi irakurtzeari, eta zinez gustatu zaigu. Mikel Hernandezek “euskal hizkuntza eta literatura” katedra lortu zuen eta eskolak Bergarako UNEDen ematen ditu. Besterik gabe, beraz, has gaiten liburuen komentarioan.

[Tartean Mikel Antzaren “Lehen bilduma 82-84” liburuaz ari da]

Hasieran aipatzen genuenez, gustatu zaigu Mikel Hernandez Abaituaren bigarren liburu hau, Ispiluak. Erreferentzia literarioz beterik, idazlearen heldutasunaren , seinale garbia, ispiluen isladarekiko fijazioa litzateke ipuin liburuaren ardatza. Hitz joku baten bidez, liburua bi zatitan bereizten du: “Ispiluaren mundua” eta “Munduaren ispilua”. Lehen parteko ipuin gehienak Erdi Aroan daude kokatuak, lapurteraz idatzita daudelarik. Ejenplurik politenak “Printzesaren usoa” eta “Ispilu artisaua” ditugu. Lehenengoan erregeak beretzat bakarrik gorde nahi du printzesa, dorre batetan sartzen duelarik. Printzesak, uso baten bidez laguntza eskatuz, libertatea lortzen du, hala ere, erregearen soldaduek aurkitu egiten dute eta erregearengana eramaten. Birjintasuna galdu duela iskusita, printzearen bihotza eskatzen die soldaduei. Majiaz gertatu balitz bezala, printzea eta printzesa, ximeleta bihurturik alkartu egiten dira berriro. Bigarrenak kontatzen digu nola ispilu artesauak eragiten duen erresuma bateko bizilagunen alferkeria, ispiluekin harrituz gero. Erregeak gatibatzea lortzen du, baina erreginak eta printzesak, artesauak ispilu bat egin diezaien eskatzen diote erregeari. Efektu ondo neurtu eta harrigarrri baten bidez libertatea lortzen du artisauak.

Gainerako ipuinetan ez da garaia hainbeste nabaritzen; halere, garbi dago batzu gaurregungoak direla, “Edaria” izeneko ipuina bezala: joku paregabe baten bidez Elio-en bertsoak glosatu egiten ditu. Oso maila altuko ipuina dugu hau.

Lehenengo parte hau osatzen duten gainerako ipuinak “Ispiluak”, “Suge baten kronika”, “Eguzkia” eta “Erromako zubia” dira. Guztietan jolastu egiten du Mikelek errealitate-irrealitate binomioarekin; azken fmean, mundua segun ze ispiluaren zehar ikusten dugun, diferente eta txudigarria agertzen zaigula adierazten digularik.

Bigarren partera pasatuz, “Munduaren ispilua” izena daramanera, gaiak lehengo berberak direlarik, ekintzak hurbilago kokatzen ditu denboran. Lehenbiziko ipuinak, “Neguko ipuin bat” neska batek kontaturiko haurdunaldia eta erditze minak azaltzen ditu maisuki: hain hurbil dagoen “Emakumeen egun internazionala” delakorako oso baliagarria, emaztearen lan eza zergatik ematen den agertzen da erabat konkretaturik istorio honetan: maitasun itsuagatik. Geroago senarraren jarrera matxistak ere agertzen dira eta ezkenik, erditzean jasandakoengatik, emakumea nola gelditu den antzua.

Hurrengo ipuina, “Bi” izenekoan, izen bereko txakur galdua dela-eta nolako ametsak eta oroimenak dituen jabeak ikusteko aukera dugu. Ez da oso ipuin interesgarria gaiaren aldetik. Ez da berdin gertatzen “Trapezioko bi artista” izenekoarekin. Ipuin honek bigarren saria jaso zuen “Donostiako Hiria”n 1.982an. Lehenbiziko aldiz “Susa 7”.ean agertu zen publikaturik. Teknika trebe baten bidez, bi trapezisten arteko lehiatasuna “isladatzen” du. Bietarik bat hila zelarik, bigarrenaren heriotza nola suertatu zen kontatzen du. Atsegina izan zaigu istorio hunkigarri hau berrori irakurtzea.

“Oparia” eta “Wan Shan” izeneko ipuinetan gai bera ikutzen da; bi errealitateren edota errealitatea eta fikzioaren arteko kontrasta. Lehenbizikoan, gazte aberats batzuren bizitzako zenbait eskena ijito eskale familia baten bizitzaren aurrean jartzen du Hz. Abaituak. Bigarrenean, Bogart-en pelikula bateko eskena bat denda bateko banatzaile bati gertatzen zaio eta erreakzioak, noski, ez dira berdinak; fikzioak errealitatea gailentzen du berriro.

Bigarren parte honetako ipuinak laburragoak dira, eskena motz batzuez osaturik gehienak. Horrela, gaztelaniaz idatziriko ipuin bakarrean, “Honrarás a tu padre y a tu madre” izenekoan, anekdota edo txiste mailera ailegatzen da.

Antzeko zerbait gertatzen da azkenengo ipuinean, “Pedro Mainieri” izenekoan: irratirako folletin-idazle amateurraren egunkariko egun klabe batzu agertzen dira, zeinetan, idaztea ze beharrezko zaion adierazten duen. Horren kontra duen emaztegaiarengandik aldentzen da, eta bitarte horretan idazteari egiten dio jo ta ke, aspertu arte. Ipuinean bereiz daitekeen bigarren partean, bere bizitzatik ateratako zenbait une agertzen dira: kanpoan egon zen bitartean emazteak bere burua hil zuen.

Gelditzen zaizkigun hiru ipuinetatik, “Semaforoan”, “Bizitzea erraza da begiak itxita” eta “Epaminodas”, azkenengo hau joko genuke interesgarrientzat: agure batek mutil gazte bati kontatzen dizkion ipuinen bidez mutikoa txunditurik gelditzen da, kontatu dion azken honekin ados ez egon arren. Agureak, aurretik prestaturik daukan montaje baten bidez beste ikasgai bat erakutsiko dio gazteari: “kontuz euriarekin, euria traizioneroa da”.

Liburu hau dela medio, Mikel Hz. Abaituarengan atzeman ditugun aldaketak hizkuntzaren aldetik bilatu beharko. Agian, gaiak bultzatuta bigarren liburu honek lehenengoaren hizkera berritzaile hura galdua da puntu batetaraino. Hala ere, lehen aipatu dugunez ahundoko hel-dutasuna nabaritzen zaio idazleari. Dena dela, ez dugu uste ados egongo denik Pedro Mainieriren ahotan jarri duenarekin: “gogoratzen naiz argonautek ziotenaz, nabigatzea prezisoa da baina bizitzea ez”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak