kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Karl Marx, teoria eta politika / Jon Sudupe / Euskaltzaindia, 1984

Marx Althhousser-en arabera Joxean Agirre / Egin, 1985-01-15

Marx-ekin ere, jakina, ebanjelioekin bezala, eskolak dira, maisuaren esan ortodoxoak zaintzeko. Alabaina, Marx bera modan zegoenean ere, oso gutxik irakurtzen genuen autorea eta eskola horien interpretazioekin konformatzen ginen. Urte zaharretan Bizkaiko Aurrezki Kutxak argitara eman duen Jon Suduperen Karl Marx Teoria eta politika liburuak, iazko Mikel Zarate saria irabazi zuen entseguak horixe izan nahi du, “Marx berriro irakurtzeko, baina kritikoki irakurtzeko gonbita bat”.

Egileak berak eta Jesus Mari Larrazabal, Zorroagako fakultateko irakasleak Zumaiako Erkide dendan eginiko liburuaren aurkezpenean esplikatu zuten “kritikoki” irakurtze horren zentsua.”Zerbait irakurtzeko gonbita egiteko ausardia behar den honetan, areago behar da Marx irakurtzeko gonbita egiteko orduan. Hala ere, merezi du, esan zuen Larrazabalek. Sasoi batetan abertzale bat ezin zitekeela marxista izan, esaten zigutenei ondo frogatu diegu teorian Marx bukatu gabe dagoen eta guk egin behar dugun zera bat dela eta praktikan berriz ezker abertzalearen esistentziak frogatu du Marx kritikoki irakurtzeak merezi duela. Marxismoa erlijio berri bat dela esaten zuten horiek bihurtu dira denborarekin dogmatikoen”. Hala ere, Marx ez dagoela modan, seinalatu zuen Larrazabalek behin eta berriro eta “intelektual usaia duen guztia kritikatzeko ohitura den une honetan, ezkerrak bipolarizazio bat jasan” duela aipatu zuen, “arkamismo melankoliko baten eta posmodernismo miserableago baten arteko bipolarizazioa, inondik pasa gabe denetatik pasatzen baitira”.

Spinozaren “Tratatu ekologiko-politiko”aren hitzaurreari segituz, erlijioa zuzenean sartzen zenean ez zela arriskutsua, esan zuen liburu aurkezleak; baina atzeko atetik sartzen zenean, guztiz arrisku haundikoa bilaka zitekeela bota zuen”. Politikaren lojika sakratuaren lojika bilakatu da, esan zuen eta parafernalia, teatroa eginez, salbazioa predikatzen dute eta salbazioaren komunitatea jarri dute martxan zaudete erne, erreinua heldurik baita esanez. Spinozak arrazoia, multiplizitatea eta libertatea, libreki eta desberdinki bizitzea, pentsatzen dena egiteko eta esateko defentsa eta mistikaren aurkako ahaleginak defendatzen ditu hitzaurre horretan”, esan zuen.

Berriro ere Spinozari helduz, “Sustraien ideologia” eta “Esperantzaren ideologia” aztertu zituen eta libertatearen kontrako ideologi bezala definitu zituen, konklusio gisara berriro ere Marx irakurri behar dela esan zuen, “baina ez batzuek nahi duten Marx hori, ez gaztaroko Marx hori eta helduaroko zenbait obretakoa ere. Gelditzen dena oso gutxi izanik ere, teorigintzarako bidea eta efektu politiko haundiak dituena da”.

Suduperen lanak, Marx-en biografia bat eskaintzen du eta interpretazio lan bat egiten du nagusiki. Althousser-en ikuspegitik. Horrela bere entseguaren hiru zati nagusiak “Marx gaztea, haustura eta Marx heldua” kapituloetan banatzen ditu. Marx-en interpretazio humanistak bakarrik permititu diren herri honetan, derrigorrezkoa zela esan zuten aurkezpenean tamaina honetan entsegu bat. Sudupek berak ere marxismo zientifikoaren aldeko bere aukera esplikatu zuen eta Marxen heriotzeko mendeurreneko lan bezala definitu zuen bere lana, berriro ere Marx-en irakurketa interesatu bat egin duela aitortuz, ez baitago “irakurketa inozenterik”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak