kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik / Arantxa Urretavizcaya / Erein, 1983

Arantxa Urretavizcayaren liburu berria kalean J.R. Egiluz / J.M. Pastor / Egin, 1983

Portada, liluragarri batek aurkezten digu Arantxa Urretavizcayaren liburu berria, Aspaldi espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik deritzona hain zuzen, jadanik bero bero liburudenda eta kioskoetan irakurtzeko prest dagoena. Bitartean, Arantxak izena aldatzeke utzi du, disidentziaren tonu minimoa erakutsiz, “Arantza Urretavizcaya”.

Duela denbora gutxi agertu zen EGUNON, honetan Arantxarekin berarekin egindako solasaldi baten lekukoa, zeinean idazleak liburuaren elaborazioa eta: mamia azaltzen zigun, bere bigarren lan literarioaren aurreaurkezpena moduan, hain rendimendu gutxiko idazle baten xuabe-xuabe burutatuko fruitua.

Liburua EREINek argitaratzen du, “Literatura” sailean —pixkana pixkanaka ugalduz doa bilduma hau, Arantxarena zortzigarrena baita— eta lehen esan bezala, portada liluragarri bezain erakargarria jarri dio Arantxak bere lanari, liburua ireki eta segidan hiru narrazio aurki ditzakegula.

Lehenengoan Karmen izeneko batekin gertatutakoa kontatzen digu, autobiografikoa izan zitekeen prosaren beldurrez. Bigarrenean Coro dugu protagonista, komentu batetan dagoen moja gazte baten historia. Hirugarrenak, eta azkena dena, nola ez, beste emakumen batengana hurbiltzen zaigu, Maria Luisa, eta estilo aldetik batez ere, ongi lortua dago, aurrekoak bezala. Hiru narrazioak elkarren parean jarrita “Aspaldian”, “Espero zaitudalako” eta “Ez nago sekulan bakarrik”, hiruen artean, izenburua ematen diote liburuari.

“Ezkontza ilun baten ondoko bazkarian ezagutu nuen Carmen. Musika hasi zenean bere ondoan suertatu nintzen eta besterik gabe hasi zitzaidan historia triste hura kontatzen. Noraino zen ezkontza hura dimisio hunkigarri baten saria. Noraino izan daitekeen zuria lutozko kolore bat. Zenbatek edukiko du hemen bizi guztian benetako txinparta bat. Baten batek sentituko ote du inoiz sustraiak desegiteko premia. Nik ez nuen ia hitzik egin. Baina segituan jakin nuen heldua zela momentua. Etorria zen, begiak argi eta ilea harro, bakoitzean kolore desberdin batez. Hasieran ez zen hain gorria edo behintzat ez ilunpean. Hilabete asko pasa ziren buru hura eguzkipean ikusi baino lehen, aste ugari eta karta pila bat falta ziren begi haiek urdin izan zitezkeela jakiteko”. Horrelaxe hasten zaigu Arantxa Urretavizcayaren lan berri hau. Penagarria edukiaz gain portadako giro kolorea ezin erakutsi ahal izatea orrialde hauetan. Egunkarien kolore zuri-beltza madarikatua!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak