kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Amets uhinak / Mariasun Landa / Elkar, 1981

Amets uhinak V. Otegi / Egin, 1981-12-05

Hamar kontakizun labur koloretsu biltzen dituen liburu irakurgarri eta erraz honetan, bidaia, abentura, irudimena eta asmamena dira nagusi. Hemendik, agian, Amets uhinak izenburua.

Ipuin batzuetan egoera arrunt erreala oinarritzat harturik (bilera bat, Donostiako Alde Zaharra, udako oporrak,…) fantasiaren eskutik abiatzen gara (Txaf planetaf, Bart gaueko bilera) edota ibilaldi harrigarri eta sinesgaitzetan sartzen (Azken bidaia, Aszensore bihurria, Lorito mendekaria). Beste zenbaitetan askatu beharreko korapilo misteriotsu eta intrigadunak kontatzen zaizkigu (Mikaela detektibea, Komerianteak). Badira ere eguneroko bizimodu soilean kokaturiko istorioak, zeinetan ezohizko pasadizoak irakurtzen baititugu (Opil, Maisu zaharraren testamentua).

“Potx” deritzan narrazioan berriz, parabola sinbolikoaren eredua erabiltzen da.

Adineko pertsonak eta loro bat lehen mailako pertsonaiak badira ere, kontakizun gehienetan protagonistak hamar-hamabi urte ingurukoak dira. Neska-mutiko hauek egunerokotasun aspergarritik urrutiratuz, abentura eta intriga bizi dute, beraien ahalmen eta gaitasun hutsez korapiloak askatzen, beldurra eta arriskua gainditzen, mundu berriak aurkitzen, askatasuna lortzen saiatzen direlarik. Ipuin hauetako pertsonaien artean adiskidetasuna (Uxue), laguntasuna (Opil), leialtasuna (Mokoxo), ausardia (Asier eta bere arreba) eta era honetako jokabideak loratzen dira. Makurrak (Dardar, Barto…) porrot egiten dute, zuzenak aldiz (Opil, Samuelson…) onik ateratzen.

Zenbaitetan mezu sakonagoetara hurbiltzen da kontakizuna gehiegizko menperatasuna salatuz edo norberak iritzi pertsonalak izateko duen eskubidea defendatuz. Behar bada, zenbait pasadizori darion mezu semantikoan idealismo edo errazkeria kutsua nabari da. Dena den, giro osasuntsua, xaloa, freskagarria eta irekia.

Ezaugarri literario formalen aldetik ipuin bilduma honek ez du aparteko kalitaterik, baina hau esaterakoan ez dugu liburuaren xedea ahaztu behar, zeren eta ez baitirudi idazleak literatur maila gorena lortzea bilatu izan duenik, irakurlea, bai gaztetxoa eta bai heldua, egurastea eta.girotzea baizik.

Kontakizunen egitura arrunt lineala da orokorki: aurkezpena, zabalki hedatzen den korapiloa eta askapen azkarra. Orijinaltasunik nabarmena marrazten diren egoera eta arazoetan datza (ibilaldi fantastikoa, loro mendekaria, boligrafo harrigarria, planeta amestua, aszensore ibiltaria, “ez” hitza ezabatu duen herria etabar). Ahulena berriz, askapena da, zeren eta zenbaitetan ematen den bukaera errazegia (lapurra elkarrizketa labur baten bidez harrapatua), idealista samarra (dendariak bialdutako langilea beronartzen du), bortxatua (pirata ez da konturatzen loritoaren abotsa denik) edo ikusia (ibilaldia ametsa izan da). Hala ere, liburuaren helburua ez da soluzio zehatzak ematea, baizik ingurugiro freskagarri, irudimentsu eta baikorra sortzea. Aipa daitezke bestalde: idazlearen “ni” aren tartekatzea; sentimenduen azalpen ñabartua (“Tristura epel batek hartu ninduen”); galdera, harridura eta hiru puntuen ugaritasuna; gramatika eta lexiko mailan zehaztasun eza zenbait; irakurketa errazten duen esaldiaren lautasuna; izen propioen egokitasuna Tripontzi, Pinbitapanba, Dardar, Mokoxo, Txaf…) onomatopeiak (fru-fru, tikili-takala…); elkarrizketa arruntean txertaturiko espresioak (aiba!, bale!, ale!, aber…), etabar. Beraz, liburu atsegina gaztetxoen mailan erabiltzeko, taldean irakurtzeaz gain antzeztu eta eztabaidatzeko aukera ematen baitu, eta baita ere fantasiaren, haurtzaroko abenturarekiko joera lau pareten artean, eta hamaika desenkanto latzen ondoren galdu dugunontzat. Bai, helduontzat, agian; kontakizun hauek “sinesgaitzak” (71 orr.) izango dira, zeren eta “jakina da pertsona helduak haurren bidaietaz ez direla ohartzen” (37 orr.) eta gainera “horrelako bidaiak egiten ditugunok erotzat hartzen gaituzte” (65 orr.).

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak