kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ni, Vera / Itxaso Martin / Elkar, 2012

Martina, Vera bera da, baina Vera, ez da Martina bera Gema Lasarte / Argia, 2012-10-07

Itxaso Martinek bere estreinako nobelan ahots jolas handiz hainbat gai borobildu nahi izan ditu, bi zati aski ezberdinekin osatutako literatur testuan. Bi pertsonaia: Martina eta Vera. Martinak liburuaren lehen partea betetzen du. Eromena gainera datorkiola ikusten duen, edo antsietate egoera bizi duen, eta ikaraz bizi duen emakume gaztea da Martina. Bigarrenean, Vera, Martinaren birramona 40. hamarkadan erotua, ume askoren ama psikiatrikoan sartua. Bi denbora oso ezberdinak, bietan ere emakumeak espazio hertsietan kokatuak, bietan ere emakumeak in extremis.

Bi parteak bat egin nahi izan ditu Itxaso Martinek ahotsen jokoen bidez. Lehenengo atalean, bigarren pertsonan hitz egiten duen narratzaile anonimo baten ahotsa, eta Martina berarena bere izkribuetan lehen pertsonan agertzen dena ageri zaigu. Bigarren atalean, Veraren ahotsa ageri zaigu, Martinaren erraietatik sortua bailitzan eta bi pertsonaiak bat bailiran.

Kontua da Martinak gertatzen zaiona esplikatu behar duela eta eromena eszenifikatu egin behar duela. Hartaz, hiru teknika erabiltzen ditu, hirurak ere aski interesgarriak. Lehenik, haren trantzeak idazten ditu eta horretarako lehen pertsona eta eguneroko antzeko zerbait erabiltzen du. Bigarrenik, eleberriaren gertakizun pare bat oso modu paranoikoan ikusarazten ditu. Eta azkenik, bere eromena ezagutzeko Vera, bere birramonaren istorioan sartzen da Martina. Hiruak ere teknika erakargarriak eromena modu poliedrikoan edota eskizofrenikoan ikusteko.

Niri izugarri interesgarria iruditu zait bigarren jokoa. Eromena kapituluan landutakoa. Izan ere, erritmo izugarriz ekintza bera hiru modu ezberdinez kontatzen baitigu narratzaileak, gertakizunak erabat nahasiz eta irakurlea zorabio honen gatibu bilakatuz. Iruditu zait, hortxe harrapatzen duela Itxaso Martinek irakurlea, aski ondo jakin duelako nahasmen egoera batek edonori lekarkiokeena adierazten, hain juxtu ere.

Beraz, eta bukatzeko, oso nobela interesgarria iruditu zait, agian nobela bi egiteko modukoa, izan ere, ni lehen partearekin eta aipatu berri dudan teknikarekin geratuko nintzateke. Eta iruditzen zait horrekin bakarrik aski istorio interesgarria osa zitekeela. Verarena beste nobela eder bat, historikoa nahi bada, egiteko utziko nuke. Eromena, diagnosia, historia gauza asko eta ahots ugari jarri dira abian hain orrialde gutxitan makurtzeko. Larre motzerako larregi, baina biziki interesgarri.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak