kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hodeien adorea / Yoseba Peña / Susa, 2012

Desberdina Javier Rojo / El Correo, 2012-08-18

Kontuan hartzeko estreinaldia izan du Yoseba Peñak euskal literaturan. Izan ere, Hodeien adorea izenburuko nobela hau bere lehenengo emaitza da alor honetan, eta, gutxienez, nobela desberdina egiten saiatu dela esan daiteke.

Argumentuan polizia-nobela baten aztarnak aurki daitezke, abiapuntuan hilketa bat baitago: Jon izeneko pertsonaiak ikusiko du nola gizon bati ematen dioten jipoi ikaragarria eta hiltzen… eta erasotzaileen artean bere anaia Txefe dagoela susmatuko du. Baina argumentuak halako abiapuntua badu ere, istorioa berehala sakabanatzen da hainbat bidezidorretan, ildo argi bat jarraitu beharrean, sare baten modura zabaltzen baita, egoera horretan plantea litezkeen aukera desberdinak aurkezteko. Denboran atzera eta aurrera egindako jauziak, gertatu direnak eta gerta litezkeenak, nahastu egiten dira halako eran non batzuetan zaila gertatzen baitzaio irakurleari argumentuaren nondik norakoak ondo jarraitzea. Aukeren erakusketa moduan zabaltzen den argumentu hau alde batera utzita, nobela-diskurtsoa antolatzeko hautatu den narratzailea ere nabarmentzen da, narratzailea erasoan hildako gizon hori berori da-eta. Droga trafikatzailea da, eta heriotzaz bestaldetik hitz egiten du egoera honek eskaintzen dion askatasunarekin: argumentu barruan egonda, eta, pertsonaia izan arren, orojakilea izango balitz bezala joka dezake. Beste aldetik, lehenengo pertsonan hitz egiten du baina behin eta berriro bigarren pertsona bat agertzen zaigu bere hitzetan, zeren Joni zuzentzen baitio bere diskurtsoa. Narratzaileak ironikoa izan nahi duen kontaera eskaintzen du, literaturari eta zineari buruzko erreferentziaz jositako testua osatuz. Bere hitzetan testu mota desberdinak nahasten dira. Baina nago idazlea batzuetan testuan gauza gehiegi sartzen saiatu dela, osagai desberdinen nahasketa sortuz, kontaeraren aukerak frogatzen egongo balitz bezala.

Zinikoa eta eszeptikoa da narratzailea, eta gertakariak kokatzen diren hiriaren (Donostiaren) azal ikusgarriaren atzean dagoen barne ustela nabarmentzen saiatzen da. Dena dela, batzuetan narratzaile hau pixka bat inkoherentea dela iruditzen zait, eskaintzen duen ikuspuntua neurri handi batean ez baitagokio bera bezalako bati. Agian idazlearen eskua gehiegi azaltzen da horretan.

Inperfekzioak inperfekzio, Yoseba Peñaren nobela desberdina da eta hori behintzat eskergarria dela iruditu zait.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak