kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bakea gudan / Joxe Azurmendi / Txalaparta, 2012

Unamunoren karlismoa Javier Rojo / El Correo, 2012-08-11

Joxe Azurmendik ez du inolako aurkezpenik behar, euskal kontuez arduraturik dagoen irakurle euskaldunak dudarik gabe haren lanen berri izango baitu. Erudizio handia, zorroztasun ideologikoa eta batez ere aztertzen duen gaiaren azaleko itxuraren azpian aurkitzen diren kontraesanak nabarmentzeko trebetasuna azpimarra daiteke bere idazlan guztietan. Beraz, Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa izenburuko saiakera-liburu hau irakurtzen duenak aldez edo moldez susmatuko du zer aurkituko duen bertan: Unamunoren Paz en la guerra nobelaren irakurketa zorrotza, non Bilboko idazlearen kontraesanak nabarmenduko diren. Baina Azurmendiren saiakera-liburua ez da bilbotarrari egindako kritika bat bakarrik. Azurmendik Unamunoren nobelan agertzen diren planteamenduetan agertzen diren oinarri filosofikoak eta planteamendu horietatik atera daitezkeen ondorioak aztertzen ditu. Izan ere, Unamunoren testua nobela izan arren, Azurmendik ez du literatur azterketarik egiten. Unamunok nobela eraikitzeko erabili dituen kontrajarpenak nabarmentzen dira Azurmendiren saiakeraren hasieran. Honela ikusiko dugu nola Unamunoren liburua elkarren lehian dauden osagaien tentsiotik sortua den, garrantzitsuena nekazari-mundua / hiria delarik. Baina kontrajarpen hau naturaleza / kultura kontrajarpenaren forma bat besterik ez litzateke izango. Eta kontrajarpen hauek azaltzeko Unamuno Herbert Spencerren filosofian oinarritzen da. Ikuspuntu honetatik begiratuta Euskal Herria historiatik aparte gelditu dela esan daiteke, historia estatua osatu ahal izan zuten nazioei baitagokie. Baina Euskal Herriak, historiarik gabeko herri moduan aurkezten delarik, ordainez-edo barne-historia edukiko luke. Edonola ere, ez dugu ahaztu behar Unamunoren planteamendu hauetan ez dagoela historiaren azterketarik, baizik eta historiari buruzko teoria aprioristiko bat, fedearen mailan dagoena, XIX. mendeko filosofiaren zordun.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak