kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Larrepetit / Pello Lizarralde / Erein, 2002

Larrepetit Harkaitz Cano / El Correo, 2002-06-26

Gesualdo Bufalinok bi eratako idazleak bereizten zituen: esku ahurra ireki eta bertan erortzen den guztia pilatuz idazten dutenak batetik, eta esku ahurrari buelta eman eta eskura erortzen zaion guztiari irrist egiten utzi ondoren, esku gainean geratzen den apur hori beste guztia biltzeko gaitasun atzemangaitza duten maluta gutxi batzuk baino ez erabiliz idazten dutenak. Sedimentazioa da lehen idazle motaren lanerako moldea, orori irrist egiten utzi eta esentzia harrapatzen saiatzea, bigarrenarena. Raymond Carver edo Natalia Ginzburg bezala, Pello Lizarralde ere, bigarren multzoko idazlea delakoan nago. Denbora ematen dio liburu bakoitzari. Baita esaldi bakoitzari ere.

Ez dira mardulak bere obrak, mardula izatea balore den garaiotan. Ez dago akzio handirik bere narrazioetan, akzioa bertute den garaiotan. Larrepetit da bere azken eleberria, eta hitz bat bera ere soberan ez duen liburu arraro horietakoa da. Ihes bat kontatzen du, informazio asko ezkutatuz, gutxirekin asko sujerituz. Irakurtzeko baino areago, irakurlearen begiak lerroetan barna irrista daitezen prestatuta dago esaldi bakoitza. Bitartekoen ekonomia aipatu ohi da sarri literaturan: hitz gutxirekin asko esatea. Kontua da, benetan zaila dena, aukeraketa horretan maluta esentzialak hautatu eta beste guztia baztertzea dela. Sarritan, bere liburuak irakurterrazak direla-eta harrotzen den idazle askok ez du hautaketa horretan asmatzen, maluta esentzialak baztertu eta axalkeriak soilik kontatzen dizkigu. Ez da hori Pello Lizarralderen kasua. Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak zaizkigu. Protagonisten arnasa sentitzen dugu: aire korronteak, egurrezko zoruaren zarata, ateen azpietako argi-lerroa, belarraren usaina. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak