kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Egia / Arrate Egaña / Alberdania, 2012

Egiaren arriskuak Javier Rojo / El Correo, 2012-07-21

Ematen du Arrate Egañak helduen literaturan buru-belarri murgiltzeko aukeratu duen urtea dela 2012. hau. Paradisua izenburuko narrazio liburua argitara eman ondoren, antzerki lan baten txanda dator orain: Egia izenburua du eta Donostia Hiria Kutxa Sarian irabazle suertatu da. Hiru ekitalditan banatutako antzerki-lana da, ohiko antzerkiaren konbentzioak errespetatzen dituena. Zera esan nahi dut: formaren aldetik ez gaudela antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi duen lan abangoardista baten aurrean. Antzerki-lan honen argumentuaren abiapuntuan, Adela izeneko pertsonaiak antolatzen duen festa ikusten dugu. Berrogeita hamar urte betetzen dituela ospatzeko, mozorro festa bat antolatzea erabaki du eta, festa horretara konpartsarena egiten duten beste pertsonaia batzuk alde batera utzita, bost pertsonaia berezi gonbidatu ditu: Mirelur, Lurdes, Joxan, Mil eta Elsa. Lehenengo laurak, Adelarekin batera, Elsa psikoterapeutaren bezeroak dira. Eta arazo bat planteatzen zaie, zeren Elsak, sekta itxurako Egia izeneko talde bitxian sartutakoan, erabaki baitu bezeroen sekretuak webgune batean plazaratzea. Jakina, Elsaren bezero izandakoek aitortu nahi ez dituzten sekretu ilunak dituzte, eta hauek zabalduz gero, beraien bizitzetan izugarrizko astinaldiak jasango lituzkete. Antzerki-lan osoan zehar Elsa saiatuko da beste pertsonaiak konbentzitzen egia zabaltzea guztiz garrantzizkoa dela, eta horrela haiek ere, bestela pentsatu arren, liberatuta geratuko direla. Balantzaren beste aldean kokatzen direnek, bestalde, adieraziko diote Elsari terapeuta eta konfiantzazkoa zen aldetik kontatu dizkiotela sekretuak eta orain Elsak konfiantza hori apurtu duela. Konponbiderik ez duen kontrajarpen dialektikoa da agertzen zaiguna, inor ez baita bestearen asmoetara makurtzen.

Antzerkian gertatu ohi den bezala, osagai guztiak esanahiz beterik agertzen zaizkigu, eta, gertakari partikular batzuen aurrean bagaude ere, gertakari horiek nolabait unibertsalizatu egiten dira, besteak beste, pertsonaiek ezkutuan mantendu nahi dituzten egiak Egia (hizki larriz idatzia) bihurtzen baitira. Gauzak honela, pertsonaia batzuen arazoak Egiaren inguruan hausnartzeko aitzakia bihurtzen dira, gaur egun halako kontzeptu absolutu eta orokorrak kolokan jartzen badira ere. Asmoz behintzat, antzerki lan sakon baten aurrean gaude. Edonola ere pertsonaiak oso eskematikoak direla iruditzen zait.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak