« Zergatik, zertarako hau guztia? | Esperimentu luminikoa »
Neure buruaren alde / Koldo Zuazo / Alberdania, 2011
Zaila yaizten zaik gure eskueria? Gema Lasarte / Argia, 2012-06-24
Eleberri historikoa idatzi ahal izateko dokumentazio jorrak aski lan nekeza behar du izan, okertzeko beldur handirik gabe urteetako txindurri lana dela ere generrake. Koldo Zuazok 1574. urtera garamatza eta tenore hori Euskal Herrian eta Ameriketan irudikatu digu. Beraz, sasoi hartako ofizioak, bekatuak eta aginteak ondo islatzen ahalegindu da. Eta Otxandion hasitako abentura Ameriketako Basoa herrixka indigenan bukatzen da. Esan behar dut, Javier Rojok liburu honi egindako kritika birekin bat egiten dudala, Euskal Herriko garai hartako bizimoldea irudikatzeko orduan askozaz ere zehatzago eta finago ibili dela Zuazo, Ameriketara iritsitakoan askoz ere orokorragoa eta historikoa baino abenturazkoa bilakatu duelako kontakizuna. Bigarrenik, Rojok dio pertsonaiak (Martin Garaigordobilek) XVI. mendeko ikuspuntua eduki beharrean sarri XXI. mendeko idazlearen ikuspuntua hartzen duela, hizkuntzari nahiz politikari egiten zaizkion erreferentziak bide.
Hirugarrenik, ene baitan, Koldo Zuazoren dialektologia lana ezagututa, eleberria irakurri aurretik konbentzitua nengoen euskara bikaina gozatzeko aukera izango nuela: aurreko liburuen antzera hizkuntza festa izango zela, alegia; eta ez naiz ibili batere oker, ez horixe, Zuazo hizkuntzalari handia baita. Baina, uste nuen, Martin Garaigordobilek garai hartan egiten zen euskarara eramango ninduela, bere garaian Otto Pettek egin zuenaren antzera. Baina ez, Martin Garaigordobilek (1512-1574) euskara garbia hitz egiten du, seguru aski, Markos ere badelako eta Markosek Basoako hizkuntza ez ezik nahualta ere hitz egiten duelako. Garai hartako euskara gutxi azaltzen da, Martinek Ameriketarako bidea hartzeko Sevillara egiten duen bidean urdiaindar batzuekin topo egiten duenean eta haiek garaiko euskaraz mintzo direnean. “Autz itzak hiaurre hatuek gurdi gainien, beste hoiek bekela (…) Zaila yaizten zaik gure eskueria?”. Besterik ez, Anbotoko otso gorria!
Martin-Markos protagonistak bizitza guztia soldaduen ihesi dabilen errementeri baten nondik norakoak kontatzen dizkigu lehen pertsonan. Artean maitasuna, adiskidetasuna eta leialtasuna bihurtzen dira ardatz nagusi. Asteburu batean, besterik ezean, etxearen epelaren arrimuan edota hondartzan aski erraz leitzen den eleberria da Zuazok idatzi diguna, abenturaz gainezka egiten duena eta ortzimugan historia ere baduena.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera