kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Etxekalte / Harkaitz Zubiri / Susa, 2012

Krisialdian Javier Rojo / El Correo, 2012-06-09

Bost urte pasatu dira Harkaitz Zubirik bere aurreneko narrazio liburua argitaratu zuenetik. Zakur kale deitzen zen liburu hura eta bertan idazle interesgarri baten lehenengo aztarnak ikus zitezkeen. Oraingoan nobela baten txanda izan da, Etxekalte izenburua duena. Nobelaren argumentua Anaitasuna S.A. izeneko enpresan gertatzen denaren inguruan biltzen da. Enpresa horretan krisiaren zantzuak daude, baina ez dago oso argi benetan zer gertatzen ari den bertan. Beste aldetik, hango langile bat, Josu izenekoa, susmotan hasi da bere aita, enpresa horretan ere lan egin zuena, gaixotu eta hil egin zela lantegian erabiltzen zuten amiantoagatik. Edonola ere amiantoaren kontu hau isilpean dago, bazterrak mugitzen hasiko da Josu amiantoarena argitu nahian-edo. Krisian dagoen enpresa, ezkutuan gorde nahi den egia azaltzeko ikerketa egin nahi duen pertsona arrunta… honelako osagaiak ikusita irakurleak pentsa lezake intrigazko nobela baten aurrean dagoela, nobela beltzetik zerbait duela-eta. Baina ez da horrela. Enpresaren krisiarenak eta amiantoarenak “MacGuffin” baten itxura daukate. Izan ere, enpresaren inguruan gauzaturik ikusten ditugun gertakari horiei esker pertsonaiak harremanetan hasten dira, eta hauxe da benetan garrantzia duena, ez intrigazko argumentua, zeren funtsean pertsonaien nobela koral baten aurrean baikaude.

Nobelak hogei kapitulu dauzka eta bakoitzaren izenburutzat kapitulu horren erdigunean agertzen den pertsonaiaren izena azaltzen da. Bestalde, pertsonaien artean harreman sare konplexu bat sortzen dela konturatuko gara, beraiek jakin gabe ere guztiak daude-eta elkarren artean erlazionatuta. Pertsonaiak amildegiaren ertzean aurkitzen direla ematen du, edozein momentutan erortzeko zain, bere mundua begien aurrean desegiten baitzaie eta ezer ezin dezakete egin. Beraien jarrerak eta beraien artean planteatzen diren harremanak ere nahiko anbiguoak dira. Batzuetan helburu nobleek bultzatzen dituztela dirudi, baina itxurazko helburu noble horien atzean interesak eta botere harremanak besterik ez daude. Ingurua endekatzen denean gizakiak ere nola endekatzen diren ikusiko dugu, nola elkarri ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatzen diren, kontatu gabeko gauzek kontatutakoek bezainbeste garrantzi dutelarik.

Nobela honetan Harkaitz Zubirik erakutsi du badakiela gizakiek ezkutatzen dituzten asmoen bidezidor nahasietan arakatzen.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak