kritiken hemeroteka

6.936 kritika

Azken kritikak

« | »

Etxekalte / Harkaitz Zubiri / Susa, 2012

Etxekalte I.E. / Aizu!, 2012-06

Harkaitz Zubiri idazle donostiarrak Etxekalte izeneko eleberria kaleratu berri du Susa argitaletxearen bitartez. Egilearen lehen nobela da, orain arte narrazio-bilduma bat (Zakur kale, Susa, 2007) eta saiakera bat (Bertsolaritza. Tradizio modernoa, EHU, 2007) plazaratu baititu.

Etxekalte amiantoak gaixotutako langileen munduan kokatzen da, mineral horren arriskuak gutxi ezagutzen ziren garaian. Istorioaren haria Donostia aldeko Anaitasuna enpresako beharginen arteko harremanetan oinarritzen da, zurrumurru eta mesfidantza artean. Krisi ekonomiko eta sozial aroan gatazka pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrotari. Hala, Josuk, bajan egon ostean bulegora itzuli denean, iradoki du lankide zuen aitaren heriotzaren zergatia ez zela naturala izan. Gertakari horrek katramilatuko ditu inguruko pertsonaia guztiak.

Istorioak garapen interesgarria du, intriga kutsu eta guzti, pertsonaiek zerbait lortuko ote duten. Amaierak, ordea, hotz uzten du irakurlea, ez da espero zitekeena. Horixe bilatu du, hain zuzen, idazleak, gizakiok ertz asko eta kontrajarriak ditugula islatzeko.

Erraz irakurtzen da eleberria, atal laburretan banatzen delako eta elkarrizketa ugari dituelako. Are gehiago, orainaldian idatzita dago, hortaz, oso gomendagarria da maila ertaineko euskara ikasleentzat. Irakurraldi atsegina eskaintzen du Zubiriren nobelak.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak