kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Oroimenaren lorratzak / Karlos Santisteban / Alberdania, 2012

Egindako urratsak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-05-11

Norberak ematen ditu pausuak. Eta idienak bezala hauek izan daitezke geldoak, baina iraunkorrak. Ez dago zalapartarik. Norberak bere sorkuntza egiten du eta azkenean obra dat gelditzen da. Hau da Karlos Santistebanek egiten duena. Oroimenaren lorratzak, bere azken poema liburua da, eta lehena 1983an argitaratu zen, Hitzak; bidean bai poesia, bai haur eta gazte literaturan liburu asko idatzi ditu.

Oroimenaren lorratzak, Blas de Otero, Bilbo Hiria Nazioarteko III. Poesia Lehiaketa 2010ko edizioa irabazi du. Eta liburuan antzematen da poeta heldu baten ahotsa, bai metaforak eraikitzerako orduan, bai eta hitzen zizelkatze lanean ere. Hitzek aberastasun poetiko baten isla dira, poetak sortu duen lanean. Hizkuntza aberats bat darabil Santistebanek, eta horrek ahots propio bat ematen dio euskal poesian. Ez da ohikoa berak erabiltzen duen hiztegia azken euskal poesigintzan. Beste hiztegi bat topatuko du irakurleak poesia liburu hau irakurtzerakoan, eta hau, eskertzen da. “Hemen dago sagarraren promesa, / gure nortasunaren bai eta eza, / kimera-sortak aiduru dolarean, upel hutsen betekizun, / arbolaren pintzelada gordina ortzadarrean, abentura, / begietako zohardia, / ausardia, / noizbait noranzko argitua, ilbete-aurpegiz: ildo galdua berraurkitua”. Gaiak lantzerako orduan, denbora da Karlos Santistebanek darabilen hausnarra. Joan etorriak egileari ematen dio gogoeta egiteko parada, eta emaitza aberatsa da. Gizakiaren konstruktoa da denbora. “Musu-igeriketa, uhinetan bustia, / larruaren estasia hondorantz, hondorantz, / ozeanoak alai-malkoz beteak, maitasun isuria. / Horra egiazko sentipenen ubera”. Eta irakurlea hunkituko da irakurketa hau egin eta gero.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak