kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Baina bihotzak dio / Xabier Montoia / Elkar, 2002

Herritik kanpora Javier Rojo / El Correo, 2002-06-19

Xabier Montoiak “Baina bihotzak dio” izeneko narrazio liburua argitaratu berri du. Hamahiru narraziok osatzen dute liburua eta oso desberdinak diren arren, denek planteamentu beraren gainean daude eraikita. Narrazio guztietan protagonistak Euskal Herritik urrun daude eta kasu gehienetan urrun egote horrek mindura (herrimin) berezi bat pizten die. Liburuaren izenburuak aipatzen duen Iparragirreren kantuan esaten denaren ildotik, pertsonaia hauek Euskal Herria dute gogoan eta hona bueltatzeko ametsak nolabait biziarazten ditu. Arrazoi desberdinak izan dira beste lurralde batzuetara eraman dituztenak. Batzuetan, familia joan delako, pertsonaia beste herrietara joan beharrean aurkitu da, honen kontra ezer egiteko aukerarik gabe. Noizean behin, erbesteratuak edo kartzelaratuak dira kanpoan daudenak. Eta kasuren batean ihesaldi intelektual baten aurrean gaudela dirudi. Istorioak desberdinak izanik, protagonistak ere denetarikoak dira. Alde honetatik, idazleak interes berezi bat erakutsi du norberari dagokion izaera hizkeran ere islatzeko. Honetan lekua da gehien nabarmentzen dena, pertsonaien karakterizazio horietarako batez ere euskalkiez baliatu baita.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak