kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Baita hondakinak ere / Iñigo Astiz / Susa, 2012

Geure hondakinak Javier Rojo / El Correo, 2012-05-05

Oker ez banago, Baita hondakinak ere izenburua duen liburu hau Iñigo Astizek argitara eman duen lehenengoa da. Izan ere, idazle gazte baten aurrean gaude, liburuaren azalean adierazten denari kasu eginez gero, Iruñean 1985ean jaioa baita. Poema liburu honetan idazleak hausnarketa bat eskaini nahi du denboraren igarotzeaz. Izenburuan aipatzen den hitz klabe horretan oinarrituta (hondakinak), poema hauetan planteatzen da subjektuak aurreko garaiekin, historia batekin dituen harremanak. Baina aurreko garai horietan aurkitzen duena hondakinak dira, harri zaharrak, desagertutako munduak. Edonola ere, hari bat eraikitzen da hondakin bihurtuta agertzen zaizkigun harri zahar horien eta poetaren atzean ezkutatzen den subjektuaren artean. Historia baten ondorio gara, gure aurrekoek eraiki duten historiaren ondorio, eta historia hori gehiegi gustatu ez arren, onartu beharra daukagu, azken finean historia hori geurea da-eta. Edukiari erreparatzen badiogu, oinarri hauen gainean eraikitzen da Iñigo Astizen poesia. Baina poemen formaz ohartuz gero, ikusiko dugu nola idazle honen poesia oso zuzena den. Batzuetan bere poemak errealitatearen deskribapen zuzenak dira, eta, poemetan agertu ohi den lerroen arteko banaketa kontuan hartuko ez bagenu, behin baino gehiagotan emango luke prosazko testuen aurrean gaudela. Alde horretatik ikusita, irakurleari ez zaio batere zaila egiten honelako poesiara heltzea, azken finean testu soil hauek poesian agertzen den baliabide erretorikorik gabe aurkezten baitira.

Edonola ere, liburu osoa iruditu zait azken poeman agertzen zaigunaren prestaketa modukoa, liburu gehiena azken buruko testu horren hitzaurre luzea izango bailitzan. Euskal Herria (Ginsberg erara) izenburuko testu horretan idazleak liburuan aurkeztu duen historiari buruzko ideiak laburbilduta agertzen dira, Euskal Herriak sortzen dizkion kontrajarritako sentimenduetan ejenplifikatuta. Euskal Herria maitatzen den herria bada ere, sufritzen den herria ere bada, bere kontraesanek mina sortzen baitute.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak