kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Des egiten / Ione Gorostarzu / Elkar, 2012

Zirrikituak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-04-27

Leihoetatik ez zaigu gustatzen haize desatseginak sartzea. Gelak ongi itxita uzten ditugu, baita barne bizitzaren gelak. Barnekoa gurea da, gelako airea bezala. Edo hautsa. Ione Gorostarzuk, Des egiten, bere lehenengo poesia liburua du. Lauaxeta Poesia Saria irabazita dauka, eta liburu hau, I. Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren emaitza da.

Bere poesia lan honetan nabaria da Gorostarzuren ahalegina benetakoa izateko nahia. Norbait biluzten denean, agerian geratzen da, eta poetak, hau bilatu du. Bere barnea desegin du, sortu ahal izateko. Ez da erraza izaten norberaren lotsak agerian uztea, baina Gorostarzuk poemaz poema, gai ezberdinak landuz, bere bizitzaren aleak islatu ditu liburuko bertso bakoitzean, “Gela ilun honetan armiarmarik ere ez / ene izatea bakarrik galde-erantzunean jarduteko / Noiz arte? / Gela ilun honetan behe lainoa bihotzean / lanbroa begietan / egunak luze, gauak luzeago / eta ??”bitartean— / loratu da sahatsa kanpoan”. Biluztearen ondorioz badira liburuan, gaiak lantzerakoan orduan, desoreka puntu bat, adibidez sexuaz jarduten duten poemak. Aldiz, eta niretzat, hemen, liburuaren elementurik aipagarriena, heriotzaren trataera. Gaia, edonorentzat ez da erraza, baina Gorostarzuk, goia jo du. Hemen horren isla, poema baten hainbat bertsotan, “Batzuetan berarekin oheratzen gara / heriok muxu ematen digu / gure gainean jartzen da / gu gozo zapaltzeko / gure barnean husten da / baina bera izaten jarraitzen du / guk nahi edo ez”. Lasaitasuna dario mezuari, eta hau, poetari esker da. Lantze prozesuaren emaitza, gaiaren inguruko hausnarketaren ondorioa. Irakurlearentzat irakurketa atsegina eskaintzen du Gorostarzuk. Hustuketa zintzo baten emaitza aurkituko du irakurleak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak