kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gezurra odoletan / Asel Luzarraga / Txalaparta, 2011

“Puta la hueá” Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-04-20

Ez da erraza norberak pairatu duen egoera batetik halako distantzia bat eraiki, eta subjektibitatea baztertuz bizipenak, sentimenduak, gogoetak, plazaratzea. Baina ariketa interesgarria da erronka horri aurre egitea. Asel Luzarragak “Gezurra odoletan” bere nobela berrian hau erakutsi digu. Badut lagun bat, bere egunerokoan makinaren zurrunbiloan bizi dena, eta irakurtzeak ihesbide bat ematen diona, euskal idazleez eta euskal literaturaz hauxe komentatzen didana: euskal idazleei nabaritzen zaie asko irakurriak direla, baina ez dakit beraien kondairetan, bizi direla, bizipenak dituztela bere liburuetan atzematen den. Luzarragak liburu honetan, Chilen berari suertatu zitzaion bizipen bat oinarri hartuta, bizitza bat islatzen du orrialdez orrialde. Kontakizun bizi bat topatuko du irakurleak. XXI. mendean sare sozialak hain zabalduak dauden honetan, liburuko protagonistak, Jonek, sare horien bitartez neska bat ezagutzen du, Vero, eta neskaren jatorrira joatea erabakitzen du, Txilera. Bertan, tramak ongi islatzen duen bezala, bertako aktibismo anarkistarekin bat egiten du eta maputxeen herriari buruz nolabaiteko hurbilketa bat egiten du. Luzarragak ongi jolasten du bertako esamoldeak txertatzerako orduan, hizkuntzaren trataera bitxi bat eskainiz, arestian aipatu dudan bizitasunaren erakusleetako bat delarik. Eta gizakiaren psikologiaren ezaugarrietako bat, gezurrarena hain zuzen, Luzarragak nobelan lantzen du oso nabarmen. Gezurraren tratamendua kontakizunaren azpian islatzen da, eta argazki horretan egileak egiaren dialektika jorratzen du. Idazleak ez ditu nahasten joko makiabelikoak gaia tratatzerako orduan, protagonisten ideiak, gogoetak, bere horretan azaltzen dira, juzkurik gabe.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak