kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Leuropa / Pablo Sastre / Susa, 2002

Nobela interesgarri bat baino gehiago Juan Luis Zabala / Maxixatzen, 2002-06

Azken urteotan hedabideetan oso maiz agertzen ari den gai baten ingurukoa da Pablo Sastreren Leuropa nobela berria: etorkinak, emigrazioa, herrialde txiroenetatik aberatsenetarako exodoa. Andoaingo kamioilari batek, herriko beste lagun gazte batekin batera, Marokora kamioiarekin egiten duen bidaia kontatzen du nobelak; kamioilariaren asmoa hango pertsona batzuk —legez kanpo, Poliziaren oharkabean— honuntz ekartzea da, ez haiei laguntzeko gogo altruistak bultzatuta, dirua irabazteko baizik.

Gaia gogorra da, gordina, zakarra, dramatikoa, tragikoa. Baina Pablo Sastrek, egiari eta egiaren alderdi ilunenei ihes egin gabe, gaia alferrikako espanturik gabe, asaldura faltsurik gabe eta pedagogia paternalistarik gabe ematen digu, leuntasunez eta are goxotasunez ere. Horretarako gako nagusia begirada da, kontalaria, Tximi. Kamioilariaren laguna da Tximi, horrekin inolako dramarik egin gabe bere burua “motxamarra” dela aitortzen duen mutiko bat, mutiko sinpte eta maitagarri bat, “kultura” deitzen den horretan ez oso jantzia, baina kulturaren unean uneko eman biziari gutariko edozein baino askoz irekiagoa.

Tximiren begirada lagun atsegina gertatzen zaio liburu osoan zehar irakurleari, eta begi horien bidez ezagutzen dituen pertsonaiak ere bizitasun eta sinesgarrritasun handikoak dira —Saki batez ere, kamoilaria, denoi oso gertuko egingo zaiguna eta Tximiren osagarri guztiz egokia—, egileak ardura eta tentu handiz landu eta zainduak. Horri guztiari esker, Leuropa gaurkotasun handiko gai bati heltzen dion nobela ausart eta interesgarria baino gehiago da: benetako nobela eder bat.

Hizkeraren aldetik ere aukera berezia egin du Pablo Sastrek. Aurretik haren literatura ezagutzen ez duenari harrigarri gertatuko zaio aukera hori; haren berri duenari ez hainbeste. Hasierako harridura edo kolpea gaindituta, ordea, berehala ohitzen da irakurlea nobelako prosa horretara, eta azkenean nobelak justu hizkera horixe behar zuela irudituko zaio. Kontalariaren hizkera baita, Tximirena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak