kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Twist / Harkaitz Cano / Susa, 2011

Twist Gema Lasarte / Argia, 2012-04-08

Liburu batek nigan norainoko eragina izan duen neurtzeko baditut sistemak, zuk irakurle zerorrenak izango dituzun bezalaxe, bat dudarik gabe irudien kontua da: zer irudi uzten dizkidan liburuak katramilatuta ene erraietan. Beste bat, liburua bukatzear, bukatu beharrean hasieratik segitzeko joera. Horixe gertatu zait Twist.ekin bukaera aldera hain ohitua Lazkano, Soto eta Zeberioren bizi edo heriotza legeekin ezin ametitu haiekiko hura bukatzera zihoala. Indar handia du eleberriak. Eta ezin bestela, gure historiaren pasarte baten berrirakurketa baita Canok proposatzen diguna. Gurean bi gazte akabatu eta karez desagertu zituzten eta idazleak hura bizi izan zuen orori ahotsa eta fokua jarri dio fikzio historiografikoa izan daitekeen literatura lan honetan. Beraz, heriotzaz, historia hurbilaz, edota gazte batzuei lapurturiko bizitzaz dihardu eleberriak gupidarik gabe. Eta horren lekukotza ematera literatur pertsonaia andana agertzen zaigu. Lazkano da pertsonaia nagusia, hark ezkonduko ditu iragana eta oraina, hark ezagutzera emango dizkigu hildakoak eta bizi direnak, batez ere, berak bere burua, bere egonezina emango digu ezagutzera, bera baita kontatzeko bizirik geratu dena, hildakoak berarekin bizi dituena eta gertatukoaren inguruan erantzunak baino galdera gehiago dituena. Soto eta Zeberio, hil zituztenean eta karez desagerrarazi, Lazkano haiekin hiltzen hasi zen, hantxe geratu baitziren elkarrekin konpartitzen zituzten antzerkizaletasuna, literatura eta etorkizun hobe baten sinesmena.

Antzerkia eta performancea muturreraino daroa Lazkanok bere identitate eraikuntzan, hildakoak eurekin bizi direlako edota bera ere haiekin hil zelako, eta deus ere argi ez duelako. Azkenean historia bera fikzioa edo errealitatea den askotan ez dakigulako. Eta batez ere, “pentsatu eta esaten ez diren gauzak esaten direnak baino askoz gehiago” direlako. Gauzak beste modu batera izan daitezkeelako. Lazkano izan zitekeelako eta ez Soto, 215. orrialdean Faulknerren liburua utzi, eta betiko atsedenerako bidea hartu zuena; izan ere, Sotoren ordez eszenatoki hartan, Lazkano ez egotearen arrazoi bakarra, gidatzeko karnetik ez edukitzea baitzen.

Artez, sentimenduz, hausnarketaz josiriko errelatoa da eta une bakar bat du helduleku, Soto eta Zeberioren desagerketa eta heriotza. Espazioa, denbora eta pertsonaien etenik gabeko jauzi erauziak ez du galbidean jartzen kontaketaren joana, ur-jauzien indar zentrifugoaren antzeko hari narratibo ondo baino hobeto tinkatuak gidatzen du errelatoa nahi duen lekutik nahi duen denborara. Bizitzaren eta historiaren sentimenduen erraietara bidaiatzen du kontaketak, eta hori bikain harilkatzen du Canok, saminez, umorez eta paradoxez.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak