kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Argiaren erreinua / Joseba Lozano / Alberdania, 2011

Misterioaren haria Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-02-17

Liburua esku artean. Hitzez hitz, lerroz lerro, orrialdeak igarotzen dira irakurlearen begietatik. Begiak itsatsita bezala daude orrialdeetako zuri beltzean. Eta kontakizuna aurrera doa. Hauxe lortu du Joseba Lozanok bere lehenengo eleberriarekin, Argiaren erreinua. Intriga nagusitzen da, irakurleari sortarazten zaio egonezin bat tramaren inguruan, eta hau, generozko literaturak, eduki behar duen ezaugarrietako bat da, eta egileak hori lortzen du bere lan honetan. Joseba Lozanok badu eskarmentua idazteko kontuetan, lehenagotik aditua baita idazten, ipuingintzan hain zuzen, eta bi sari irabaziak ditu. Eta idazlea zaildua dela irakurleak nabaritzen du kontakizuna nola harilkatzen duen eragatik. Kontakizuna ikerketa polizial batean murgiltzen da, behintzat liburuaren hasieratik, eta suspensezko literaturak eskaintzen duena badu liburuak: literatur mota honetako zaleak gustura geratuko dira. Joseba Lozanok bere kontakizuna Praga hirian kokatzen du eta deskripzioak, gertatuko dena eta ez dena, narratzaileak kudeatzen ditu; hiru protagonisten eskuetan geratzen da tramaren nondik norakoa. Alde batetik Jan Voget polizia, Anna Rejsek liburu denda bateko jabea eta Fran Jaros. Liburuak badu aipatzeko ezusteko bat eta da, intrigaren nolabaiteko etetea. Beharbada, etete horretan protagonista bat ia desagertzeak, badu zerikusia, eta kontakizuna beste parametroetan sartzen da. Erritoak, esoterismoak, nagusitzen dira kontakizunean, eta lehen azaltzen ziren nobela beltza baten inguruko ezaugarriak, orain jada ez dira agertzen. Dena den, eleberriak mantentzen du hasieran aipatu dudan jakin-mina eta suspensea, nahiz eta agian, hasierako distira pixka bat galtzen duen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak