kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mugaren ariketa / Ander Iturriotz / Elkar, 2002

Puntu kardinalak Igor Estankona / Deia, 2002-06-14

Puntu kardinalak dira, eta ez suspentsiboak, Ander Iturriotzek liburu honetan seinalatzen dituenak. Puntu suspentsiborik ez dagoela diogu ia guztiari heltzeko gai doktore eta filosofian lizentziatua denak halakoei heltzeko nahikoa oinarri ikusten duelako bere burua, mamu handiei egiten dielako aurre. Eta puntu kardinalak seinalatzen dituela badiogu, denbora, ezereza, bizitza, eta halako ideiek daukaten pisuagatik da. Soziologian behintzat. Irakurleak ez du erreferentzia urrunegirik aurkituko, hala ere. Galdera klasikoak unibertsalak, hobeto esanda dira lerro hauetan ezkutatzen direnak. Zerbait ulertzeko beharrezkoak baina era berean ulertzen hain zailak diren kontzeptu asko datoz “Mugaren ariketa” honetan, guztiak prosa hiperlaburrean. Gure pausuen inspirazio diren indarrak apur bat hobeto ulertzeko idatzia dirudi liburuak, horretarako fitxa labur batzuk taxutuz. Gero ate kontran belarria jarrita berauen irakurketa entzutera gonbidatzen du irakurlea. Arazoa da bakarrizketak, batzutan, erredundantzia zapore arin bat uzten duela. Denbora, oroimena, iragana…, astiro irakurtzeko liburua da, duda barik. Utzi eta itzultzekoa. Baina badakigu zein den uztearen arriskua garaiotan…
Elkarrek abiatu berri duen poesia sail honetako bat zenbakidun liburua da. Bada, lehen liburu honen eta bigarrenaren artean Irigoienen “Letra txikiaz bada ere” sekulako aldea dago formari dagokionez. Harek lerro hautsiaren eta batzutan hitz soltearen alabantza egiten duen bitartean, jolasarena eta sorpresarena, honek erritmo pausatuaren bidea hautatu du. Liburuko poesia filosofikoak eta deskriptiboak ere berez markatzen duen tenpoari poemen egitura gehitu behar zaie. Horma erraldoi eta lau bat da emaitza, noizean behin arku batzuk dituena. Dinamismo kalkulatu hori ematen dioten arkuak lerro barruko errepikapenak dira, eta batzutan errimak, bilaturikoak izan zein ez. Momentu batzutan gogorra ere egiten da liburua. Eleberri bat bezain luzea eta aitortza bat bezain sakona da tarteka. Gero badaude elementu desberdinak ere, usainak, eta hotsak, eta animaliak, zentzumenak gozarazi eta azalpena eramangarriago bihurtzen dutenak. Gauzak ordenean jartzeko modu bat.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak