kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bizien gaubeilan / Txiliku / Elkar, 2011

Bizien gaubeilan Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-02

Hogeita hiru istoriok osatzen dute Jesus Mari Olaizola Txilikuren (Zarautz, 1951) azken lana. Askotariko pasadizo eta istorio labur aurkituko ditugu bertan, batzuk berari gertatutakoak, moldatutakoak besteak, baita egileak berak asmatutakoak ere. Horien artean ditugu gazte garaian Amsterdamen izandako bizipenak maiteari kontatzen dizkion gizonaren istorioa, edo poliziaren atestatu itxuran kontatzen duen liburuaren hasierako gertakaria. Baita Paraguaiko blogari baten bidez ezagutuko dugun krisozionantropia delako gaitzaren kontakizuna ere, edo txinera klasera doala bi ertzainek kalean gelditu eta ezagutze saio batera joateko agindua jasotzen duen lagunaren pasadizoa.Hurbiltasuna da nagusi istorio labur hauetan. Hala, Donostian, Zarautzen edo Orion kokatzen ditu kontakizun batzuk, baina badira urrutirago gertatutakoak ere: Poloniako herrixka batean, Lisboan, Veguellina de Orbigon…

Hildakoei egiten zaizkie normalean gaubeilak, baina badaude, idazlearen ustez, bizirik daudenei egiten zaizkienak ere: seme edo alaben zain, gauean lorik ezin hartuta egoten diren gurasoek egiten dituztenak, esaterako. Giro hori nabari da liburuan zehar, batez ere azken kontakizunean, eta hortik atera du egileak bildumaren izenburua. Ipuinak eta istorioak idazten aditua dugu Txiliku, hainbat lan argitaratu baititu haur eta gazte literatura arloan ere.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak