« Portuan gazte | Brodecken txostena »
Errauts / Eneko Aizpurua / Erein, 2011
Erabat harilkatu gabe Iratxe Esnaola / Berria, 2012-01-29
Eneko Aizpuruak (Lazkao, 1976) argitaratutako lehen eleberriak Roman Polanskiren film ezagunari egiten dio keinu liburuaren atarian, esaldi hau txertatuz: Forget it, Jake. It´s Chinatown. Erreferentziak, omenaldi fedean jarria izan arren, konparazioaren argia pizten du nobelaren irakurketa amaitzean, bere kaltean. Lanak osagai franko badu, baina ez daude elkar eragiteko behar bezala nahasiak. Lehenengo pertsonan aurkezten zaigu Mikel Egileor kazetaria, erregulazio espediente bat dela-eta sei hilabeterako egunkaritik kanpo geratu dena. Egun berean tramari hasiera ematen dion gertaera jazo da: Lazkao herriko jaietan erailketa bat jendearen begi bistan. Kasua argitzeko lanean jarriko duen dei bat jaso du protagonistak. Hortik aurrera, ikerlearenak behar lukete izan Mikel Egileorrenak, baina alderrai dabilen tipo bat aurkezten zaigu, dena eskura iristen zaiona: kontratazioa, informazioa, aztarnak. Tamalez, ez da sinesgarriegi eta protagonistak idazleak nahi zuena lortu duela pentsa daiteke; eleberriak aurrera jarrai zezan behar zena, alegia. Liburuko onena elkarrizketak dira, korapilorik gabe tramari aurrera egiten uzten diotenak. Ataskatuta geratzeko arriskurik ez da. Arintasunak bere alde du hori.
Esan dugu gaiak txertatu txertatzen dituela eta ez gutxi. Nerabe atzerritarrekiko eta etorkinekiko herritarren pertzepzioa da nagusiena. Aurreiritziz eta arrazakeriaz kutsatutako jendartea erakusten du egileak, errugabetasun presuntzioarekin ahaztuta, hedabideek erabili hizkerak xaxatuak. Erantzunik gabeko arazo errenkada atera genezake matazatik: paperik gabeko adingabe etorkinekin zer egin, hezkuntza proiektuak gauzatzearen zailtasunak konprenitu, baliabide eskasien arazoa errekonozitu. Bestalde, Marokoko zerbitzu sekretuak, infiltratuak, proiektu ilegalak eta naturaren aurkako erasoak, euskal enpresarien ustelkeria eta erakunde publikoen funtzionamendu eskasa, besteren artean, ez dira falta. Esan bezala, osagaiak ez dira eskasak. Gaiek badute interesa. Pena da, hortaz, soka mutur solteak bezala hedatzen direla ikustea, beti elkartuko diren esperoan eta inoiz erabat harilkatu gabe. Bestalde, protagonista dezente estereotipoz osatu da eta ondorioetara sinesmenen bitartez iristen da, ikerkuntzak ekarritako aztarnen bidez bainoago.
Esaldi motzek di-da batean irakurtzeko modukoa egiten dute eleberria. Egia da erritmo errepikakorra duela, baina alde erantzira, ez da arrazoibide luzeen buxadurarik. Aukeran, gehiegitxo deskribatzen ditu Donostiako zenbait taberna eta txoko ezagun eta autoan egindako mugimenduen deskribapenak ere askotxo dira. Liburu bat aipatzen da, protagonista irakurtzen ari dena. Rodolfo Walshen Sarraski operazioa (1957), hain zuzen. Fikzio-kazetaritza bezala ezagutzen den generoaren aitzindaritzat hartu izan den eleberri horretan, errealitatean gertatu zen kasu baten kontakizun fikziozkoa egiten da. Buenos Airesko probintzian fusilatutako gizon koadrila batetik bizirik irautea lortu zuten biktima batzuen harira berreraikia izan zen eleberria da berau. Aizpuruak testigantza-narrazioa eta kazetariaren irudia omendu nahi izan dituela pentsarazi dit horrek, eta iruditzen zait ilusio handiz idatzi dituela orriok, emaitza berebizikoa ez izan arren. Nolanahi dela, eskertzen zaio heroikotasunik gabe amaitu izana kontakizuna. Errealista da protagonista honek faltsukeria eta ustelkeria desestaltzeko aukerarik ez izatea.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo