kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2001

Sarriren azken fruitua A. de Amezaga / Bilbao, 2002-06

Durangoko aurreko liburu eta disko azokan aurkeztu zuten Lagun izoztua eta, inkestek iragarri bezala, liburu salduena izan zen. Hori bai, nobela erosi zuten guztiak autorearen sinadurarik gabe gelditu ziren: norbaitek ez badaki, euskal literaturaren idazle iheslariaren aurrean gaude.

Lan mardul hau (laurehun orrialde baino gehiago dauzka), Joseba Sarrionandiak (Iurreta, 1958) heldueltzat idatzi duen lehenengo nobela da, non hiru narrazio-hari josten baititu. Erbestea gai nagusia izango da hemen, hiru pertsonaien (Goio, errefuxiatua; Maribel; errefuxiatuaren postaria, eta Andoni, paper faltsuekin bizi den Goioren ikaskidea izandakoa) bidez.

Iradokizunak, gaiak, sinbologia, garaiak eta gertalekuak anitzak dira Lagun izoztua-n, eta baita paradoxak ere. Amagoia Ibanek idatzi duenez, “paradoxok ez dira berriak Sarrionandiaren idazlanetan, ezta ere liburu honetan ageri dituen umorea, gogoetarako gaitasuna, naturarekiko miresmena, herri ezezagunekiko eta zapalduekiko sentsibilitatea eta jardun erraz eta aldi berean sofistikatua”. 40 kapituluak gutun batek lagunduko ditu, 39. atalean Maribelek ia ezer irakurri gabe erretzen duen Andoniren gutuna, hain zuzen. Gogoratu nostalgiaren disdira nobelaren motore indartsuenetakoa dugula.

Kritika Sari Nazionala, euskara arloan, lortu du Sarrik liburu honekin aurten, galardoi polemikoa izan dena. Atzera begiratzerakoan, 1987an, poesia mailan, sari berdina lortu zuela konturatuko gara, Ni ez naiz hemengoa lanarekin. Komentatu da iheslari honi buruzko berri bakarrak bere liburuak direla (aurrekoak, irakurle despistaturen bat baldin badago: Izuen gordelekuetan barrena, Narrazioak, Atabala eta euria, Marginalia, Ifar aldeko orduak, Gartzelako poemak, Hnuy illa nyha majah yahoo eta Hitzen ondoeza).

Lagun izoztua irakurtzerakoan idazle ezagun honen esperientzia pertsonala burura datorkigu behin eta berriro, Joseba Sarrionandia iheslariarena, mundu honetan ezkutatuta bizi den autore ospetsu batena. Instant horretan ikusminak eraikitako galdera bat pizten zaigu: Non dago Sarri? Nola helbideratzen ditu lanak eta nor/nortzuk da/dira berarekin kontaktua duen/duten euskalduna/k? Ameriketan dagoela aipatzen da askotan. Ondo pentsatuta, bere egoera abantailatua litzateke autore anitzentzat: isolamenduagatik. Nahiz eta sorterritik urrun egon, distantzia medio gauzak desberdin (hobeto ala gaizkiago?) ikusten dira, eta sorkuntzari bidea zabaltzen zaio biziki. Bai, baina… esango du norbaitek arrazoiez, etxeratzeko desirak, urrun, indar handiagoz pizten dira.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak