kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Eszenatokietako aztarnak hasten direnean / Amaia Iturbide / Erein, 2011

Leku propio bat Igor Estankona / Argia, 2012-01-22

Hermetismotik eta poesia kriptiko xamarretik arintasunera momentu batean pasarazten zaitu Amaia Iturbidek —“Eskaileraren bi aldeetan” (1986), “Itzulbidea” (1992), “Gelak eta zelaiak” (1994), “Lore mutuak eta tuaren ezkontzak” (2006)—. Azken “Labirintoaren orduak” (2008) ere ezin izan genuen zehatz definitu, hainbeste poesia ezin laburbildukeran. Eite klasikoa, arteari egindako erreferentziak, erritmo pausatua… suabe sarraraziko zaitu barrura Iturbidek, baina apurka-apurka kiribiltzen ikusiko duzu hizkuntza, kolorez betetzen lerroak, irudiz burua: “Stanley Kubricken A clockwork orange erakusten, / kiosko-collageak / kartel-simulakroak edo / kale-museoak / leku propio bat betetzen zuten”. Horrela da Iturbideren estiloa, batzuetan hanpatua, beste batzuetan pop, leku propio eta berezi bat asmatu duena irudimena aske erabiltzeko.

Poemategia ontzeko lanabes behinena sinboloa izan da. Idazleak berak ere badio zein motatakoa den sinbolismo hori, errealitatetik eratorria: “Hasierako sinbolismo mugagabe edo urrun batetik egunerokotasun bati atxikitako sinbolismoraino doa. Sinbolismoak ere errealitatearen parte baitira”.

Hitzaren zentzu hertsia baino harago eta sakonago jo behar da, beraz, osorik ulertzeko esanahia. Begi bistakoaren eta hiztegiko definizioaren etsaia da Eszenatokietako aztarnak hasten direnean, sentsibilitate faltsuaren kontrakoa, deskripzio objektiboa gainditzen duena. Iturbidek hizkuntza poetikoa ezagutza-hizkuntza moduan erabili du, nahasteen eta sentsazio berrien bila: “Azoka betean dut sagarra barruan / patioaren ezkutuan / maskararen atzealde hutsean”.

Halabeharrez, irakurketak ere irekia eta aurrejuzkurik gabea izan behar du. Ahaztu ezazu gauzen forma erreala, egin kasu poetari, berarekin sartu logikarik ez duen beste logika batek agintzen duen lurraldera. Era horretan soilik uki dezakezu zuk, liburura hurreratu zaren horrek, idazlearen subkontzientea. Inoiz Parnasoko edertasuna kausituko duzu eta beste batzuetan, artifiziala eta itsusia denaren bitartez, mundu futurista ezinezko bat. Labirintoaren orduak gomendagarria zela esan bagenuen, finagoa iruditu zaigu oraindik Eszenatokietako aztarnak hasten direnean. Komunean dute hitz itxuraz suabeekin ideia indartsuak adierazteko gaitasuna, metafisikarako joera, hoskidetasunaren erabilera eta erritmoaren domeinua, baina oraingoan pauso bat egin du aurrera idazle bilbotarrak, norabideari eutsiz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak