kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Autokarabana Asier Sarasua / Eibartik, 2011-09-02

Abuztuan irakurritako liburuetako bat. Oñati eta Bilbo artean idatzitako eta kokatutako eleberria. Kooperatibak, euskara, 40 urtekoon krisialdia… eguneroko kontuak azaltzen dizkigu Etxegoienek, baina modu berezian kontatuta. 2010. urteko Euskadi Saria. Gustura irakurri dut.

Fermin Etxegoien kazetari, gidoilari eta irrati esataria da (Berria, Argia, Euskadi Gaztea, Bilbo Hiria Irratia, ETB). Oñatin jaioa (1966), Bilbon bizi da aspaldi. Hauxe du bere lehenengo eleberria (Autokarabana, Pamiela 2009) eta 2010eko Euskadi Saria eman zioten berarengatik.

Liburuko protagonista Elias Aldasoro da (liburu bukaeran bakarrik emango zaigu bere izenaren berri). 40 urte bueltan dabilen oñatiarra, Bilbon bizi dena aspaldi. Bizimodua hankaz gora dauka. Dibortziatua, alaba txiki baten aita (nahi bai, baina zaintzen ez dakiena), oraingo bikotekideak ere utzi egin du, 40 urteko krisialdian murgilduta dago, lanean ere zorte handiegirik izan ez duena… Oñatira itzuli da, kooperatiba batera lanera, proiektu itxaropentsu batera, baina proiektu honi ere ez zaio bideragarritasun handirik ikusten. Bizimodua hankaz gora, beraz.

Eliasen gorabeherak dira eleberriaren muina, trama oso sinplearen bitartez: protagonistaren ibilerak eta kezkak, kooperatiba barruko azpijokoak eta martxan jarri nahi den euskara plana. Ez dago besterik. Esango nuke protagonistak berak betetzen duela eleberriaren muina. Trama ezereza izan arren, harrapatu egiten zaituen liburua. Hasi eta bukatu egiten diren horietakoa, erritmoz eta bizitasunez idatzia. Aurrera egin ahala, gainera, hobera egiten du, pertsonaia nagusiaren printzak sendotzearekin batera.

Protagonistaren joan-etorrien bitartez, gainera, Etxegoienek gaurko gizartearen ezaugarri eta kontraesanak bistaratzen ditu: bikote-erlazioen zailtasuna, guraso izatearen zailtasunak (are gehiago guraso bananduena), euskaldun sentitzearen eta euskaldun bizitzearen kontraesanak, eta beste hainbat zipriztin bene-benetako.

Erritmo bizia, esaldi labur-laburrak, ironia, kiñu etengabeak, hizkuntzarekin jolasa… Konplexurik gabe idatzia, euskara “arruntean” horrek dituen alderdi positibo eta ez hain positiboekin (ikus kritika batzuen loturak, Zubitegian eta Zuzeun). Nik neuk ez diot inolako trabarik ikusten Etxegoienen estiloari eta erabilitako euskarari. Ez da saiatu hizkuntza literario sakon eta landuan korapilatzen; aitzitik, berbeta zuzena darabil oñatiarrak. Euskara ona da, egunerokoa, begietara minik ematen ez duena (tarteka “ere” partikula gaizki erabiltzen duen arren, ez dakit zergatik). Lander Garrok idatzi zuen moduan, “Fermin Etxegoienen Autokarabana liburua irakurri dut, harriduraz irakurri ere. Perfekziotik urrun egonagatik, txinparta askoko liburua da, zertzelada ederrak dituena, distiratsuak.” Ba, horixe. Ni ere ados. Gomendagarria.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak