kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Urre urdinaren lurrina / Jurgi Kintana / Pamiela, 2009

Urre urdinaren lurrina Asier Sarasua / Eibartik, 2009-12-20

Jurgi Kintana historialari eta idazlearen saiakera lana. Azpitituluak argi adierazten duen moduan, “Euskal idazle galduaren bila (1810-1940)” aritu da Kintana. XIX. mendeko korronte literarioak, euskal kulturaren eta euskararen egoera, idazle ezezagunen pistak…

Liburuak Blog komunitate honetan bertan dauka iturburua, Volgako Batelariek 2005ean idatzitako post honetan: “Gure literaturaren geroaz”. Volgalariak kexu dira euskarak ez duela maila jasoko literatur tradiziorik eta horrek eragin nabarmena daukala gure literaturan. “Gure ikasleek instituan Bilintx irakurrita zer espero dezakegu? (…) Ez dago tradizio bat jarraitzeko eta batez ere apurtzeko”.

Eta hari horri tiraka, apokrifoen aldeko aldarria egiten dute: Euskal obra apokrifoak behar ditugu! Zalduak proposamen bat ere egiten du: 1800 inguruko idazle erromantiko baten lan euskalduna berreraiki beharko genuke.

Nobela erromantikoa ez, baina poesia sinbolistaren atzetik hasiko da aztarka Jurgi Kintana. XIX. mendean idazle sinbolista euskaldun dotoreren bat izan bagenu? eta ez badugu ezagutzen?

Kintanak berak aitortzen duen moduan, galdera erretorikoa da, “Ez nuen uste ingurune potentzial horietan posibilitate teorikotik harago, ezer azalduko zenik. Asmoa gehiago zen egiantzeko aukerak pausatzea, gutxienez apokrifoen zaleei lana errazteko”.

Aitzakia hori aprobetxatuta, Kintanak XIX. gizaldiko (eta XX. hasierako) egoera kultural, sozial eta soziolinguistikoaz jardungo du, mende horretako idazleez eta lanez. 100 orrialdeko saiakera-liburu labur honek aukera ematen digu garai hura ezagutzeko, idazleen lanak ezagutzeko eta egoera sozio-kulturalaz gogoeta egiteko.

Liberal frantses euskaldunduak aipatuko dizkigu (Vinson eta Rostand), ondoren jauntxo euskaltzaleak (Abadia, Xaho eta Campion), Ingalaterrako lekukotasuna emango (Dodgson), kanpoan ikasitako euskaldunen gorabeherak azalduko (Azkue, Broussain eta Etxepare) eta EAJren inguruko mugimendu hiritar sabinista euskaldunberria aurkeztuko (Altuna, De la Sota, Errazti edo Onintze). Eta tartean, beste hainbat izen ere azalduko zaizkigu kukuka: Lauaxeta, Zaitegi, Orixe, Mirande…

Kantuak bezala, Kintanak ere Lizardi eta Rimbaud ahapaldi berean pausatuko dizkigu, XIX. mendeko euskarazko literatura ere existitzen dela aldarrikatuz. Tradizio eta mugimendu ahul eta sakabanatua, baina benetakoa eta, agian, gaur egun ere baliagarria.

Adituentzat arinegia eta azalekoa, beharbada, baina gainontzekoentzat argigarria. Jarrialdi batean irakurtzeko liburua. Erraz eta gustura irakurtzekoa, gainera.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak