kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Esku ezkerraz / Antonio Casado da Rocha / Utriusque Vasconiae, 2011

Behatzen Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-12-30

Bide bat egiten igarotzen; bizitzen. Bizi eta gero, agian, badaukagu gure baitan hainbat alegiazko irudiak. Eta hauek une batean gure baitatik ateratzen ditugu. Antonio Casado da Rochak, Esku ezkerraz euskaraz argitaratzen duen bere lehengo poesi liburua du, baina ez da bere lehenengo ariketa poetikoa, aurretik poesia, gazteleraz, argitaratu baitu, eta honek eskarmentuaren zantzua agerian uzten du. Liburuak lau atal ditu, eta Angel Erroren hitzaurre bat dakar.

Casado da Rocharen poesiaren abiapuntua inguruaz ohartzearen ariketaren emaitza da, eta hau, sortzeko edonork egin behar duen lana da, “ez bada gure harridura / gure buruari galdetzen diogula / nola bizi izan gintezkeen / modu horretan”. Poetak esan nahi du, hitz egin nahi du deskripzio ironikoen bitartez, aldamenean dagoena, bai hegazkin batetik, dela ordenagailuaren softwarea, bere bizitza familiarretik…, eta badu bere horretan nolabaiteko aire fresko bat, irakurketa alai bat. Eta poeta kideei ere hainbat poemetan deia egiten die, “Poeten artean inbidia ohi da / begirune seinalerik handiena. / Erremedio bakarra, harremana”. Erabiltzen duen hizkuntza zuzena da, ez da galtzen Antonio Casado da Rocha barrokismoetan, eta honek irakurleari errazten dio poema bakoitzaren irakurketa. Eta mezuak igortzen dizkigu etengabe poetak, geldiuneak sortuz irakurleari, nolabaiteko arreta ipintzeko deiadar bat eginez, eta hemen azpimarratu nahi nuke, hau liburuaren dohain bat dela; poetak ez du egin nahi ariketa fribolo bat, ez du irakurleari iruzur bat egin nahi, azken finean idazleak bere buruari egindako iruzurra izango litzatekeelako. “Baina koplak dioen bezala: / eskuok nireak dira”. Eta irakurle, zurea irakurketa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak