kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bitsa eskuetan / Miren Agur Meabe / Susa, 2010

Bitsa eskuetan Ione Gorostarzu / Galtzaundi, 2011-05-06

2000. urtean argitaratu zuen Azalaren kodea poema liburua idazle lekeitiarrak; geroztik beste hainbat esparru jorratu ostean, berriro itzuli zaigu poesiara euskal poesiaren larrosa, Miren Agur Meabe. Eta, itzuli, indartsu, ausart, lotsarik gabe itzuli ere. Izan ere, liburu hau eskuartean hartu eta irekitzean Miren Agur Meabe beraren bihotza ere zabaltzen zaigula ematen du. Aurrez aurre jartzen zaizkigu bere ahotsa eta bizipenak, ametsak zein beldurrak; eta badirudi idazlea bera ari zaigula hizketan, konfiantza osoz. Hori izan da, behintzat, nire irudipena poema hauek irakurtzerakoan, bat eta beste idazlea bera kontu kontari ari zaidala belarrira, barneko txokorik sakonenetarainoko gonbita luzatuz.

Biluztasuna eta umeltasuna agertzen dizkigu liburuaren azaleko irudiak, eta horiek dira lerroz lerroko bidaian aurkituko ditugun sentsazioak ere; orriz orri idazlea biluztu egiten da, eta batzuetan irakurleak ez du jakingo zein ari zaion hizketan, Miren Agur Meabe bera edota ni literarioa. Eta hurbiltasun eta agerikotasun horrek, mozorrorik gabeko mintzo horrek, gozagarri egiten du irakurketa. Ni, behintzat, liluratu egin naute liburuko poema gehienek.

Formari dagokionez, berriz, hiru zatitan banatzen da liburua; La vie en rose, Harearen geriza eta Zapitxo intimoak. Horietan bigarrena egin zait ezberdinena, eta baita hunkigarriena ere. Zati honetan gai mingarri bat hartu du hizketagai poetak; bere amaren galera. Bertan agertzen dizkigu amarekin zuen erlazioa, oroitzapenak, honen gaixotasuna eta heriotzak sortutako gogoetak. Asko gustatu zait, eta aipagarria iruditzen zait, Hobia poema: honetan idazleak bere amari jarri dio ahotsa. Lehen pertsonan egiten du hizketa, biografia poetiko batean. Amaren bizitzara eta irudira gerturatzen gaitu poema horrek, eta baita, alabaren irudikoz, amaren begiradara ere; hots, amaren begietan bilatzen du idazleak ispilua, liburu honetan agertzen diren ispiluetako bat; ispiluak ditut azalean, nire trakeak badu izan bere mintzoa. Baina, l’art de vivre, egunak eguna aldean du, eta iristen da noizbait maite genuenari iltzaturik mantentzearen ezinean, harengana bisitan joatea ahazten zaigun eguna. Eta horrek berarekin dakar korapiloa barnean, denboraren joana denboraren etorrera bilakatzea… zer da ba, heriotza distantzia hau ez bada?

Liburuaren gainerako bi zatietan, berriz, emakumearen nitasuna ageri zaigu; bizitza erdia eginda, bere kezkak; hilekoa desagertu, seme alabak hazi… bere buruari so egiten dio idazleak, bere izatea bilatzen du, eta baita izate hau elikatzen duten harremanak ere, bilatu eta erakutsi, gozo gaziak dituen arakatze batean. Izan ere, biluztasun sentsual batek bustitzen du liburua, bitsaren moduan hazi eta urtzen den gozamen intimo batek zipriztintzen, baina sarri eremurik garratzenetan murgiltzen da, eskuetatik ihesean doan bits hori itsasoko urarena bailitzan, gaziegia, aukeran.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak