kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ur arreak, ur garbiak / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2011

Lurra eta ura Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-12-23

Ez da erreza izango norbere ingurua erabat desagertua ikustea. Geografiak, baditu bere bizipenak, nahiz eta sarritan bizipen horiek, sagaratzen ditugun. Lurrari eustea, gizon-emakumeen alegiazko bizipenetan erabat txertatua dagoen ideia bat da. Joan Mari Irigoienen azken eleberrian, Ur arreak, ur garbiak, ideia hau, bizipen hau, orrialdez orrialde garatzen den ideia bat da. Eta horretarako literaturan erabiltzen den elementu klasiko batez baliatzen da Irigoien bere kontakizuna garatzeko, leku bat, herri bat, asmatzen du, Urdiain izenekoa, Nafarroan kokaturikoa. Balizko herri honetan, bere biztanleen oroimenak, bizipenak, ongi erretratatuak agertzen dira idazlearen eskutik, oroimena delarik, kontakizunaren ardatz nagusia. Eta hemen aipatu nahiko nuke iraganeko Irigoien ikusten dudala eleberriaren orrialdeetan. Oroitu egin naiz Babiloniaz, Irigoienen 1989ko lanaz. Eta hemen aipatu nahi dut, eleberri berrian, erabili duela orduan erabilitako arkitektura. Satur da protagonista oraingo honetan, eta bere historia eta bere lagun koadrilakoarena, nolabait gurutzatzen dira, eta biekin osatzen da eleberriaren gorputz nagusia. Eta idazlearen teknika klasikoa oso agerian geratzen da, beste behin esan behar dut, azpimarratzekoa baita Irigoien oso leial jarraitzen duela bere garaian eskaini zigun prosarekin, eta ene ustez, jada klasiko bat bihurtzen ari da, gure euskal literaturaren ortzadarrean. Marka bat uzten ari den idazle baten aurrean gaude, eta hau gure literaturako, etorkizun batean, ikertzeko modukoa izan liteke. Irakurlea protagonistek erakusten dituzten dohainekin erraz identifikatuko da, batez ere arestian aipatu dugun Saturrekin; hau, idazlearen merituari zor.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak