kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Scanner / Leire Bilbao / Susa, 2011

Hiru kilo seiehun Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-12-16

Teknologiaren aurrerakuntzarekin, ohikoa bihurtu da gure bizitzetan hainbat aparatuekin nolabaiteko elkarbizitza bat edukitzea. Dela aireportutan, dela medikuntzan, elektronikan, informatikan, aparailuen bitartez arretaz aztertu daiteke nahi dugun hori. Leire Bilbaok bere bigarren poesi liburua Scanner izenburupean argitaratu du. Badirudi bere asmoa bere bizitza aztertu nahi duela, poesia aitzaki.

Esan behar da, bai liburuaren izenburutik hasita eta liburuak eskaintzen duena, ez dela poesiaren kontzepzioan ohituta gaudenekin. Eta esango nuke, Leire Bilbaok propio bilatu duen artifizioa izan dela. Irakurlea aurkituko da guztiz poesia narratzaile baten aurrean, naiz eta badituen liburuan zehar, hitz joko eta errima ariketak. Eta narrazio ariketa horretan, Bilbaok bere azterketa eskaintzen digu. Eta izenburuari kasu eginez, jo nahi izan du ur sakonak ere miatzera, naiz eta badirudien, gure esparru literarioan, sakontzeak beldurra ematen duen, edo esango nuke, nolabait, gutxietsi egiten den ariketa dela, baina azken boladan, hainbat idazleen ahotan, eta lanetan, presente dagoena. Egunerokotasunetik, azterketa jaso batera nolabait igaro garela, beharbada esperientzia propioak bultzatuta.

Idazleak bere lana sei ataletan banatu du, bakoitzak bere izenburuarekin, eta atal bakoitzean, poema multzo bat agertzen da izenburuari dagokion gaia edo kezkarekin. Deigarria da, eta hau azken euskal poesian ematen den joera bat da, egiten den hautua idazlearen guztiz biografikoak diren datuak azaltzearena; poesia ezberdinetan pasarteak daude, poetaren bere egunerokoan gertakari suertatzen direnak, gertakari horiek non unibertsalizatzen dira. Leire Bilbaok liburu orekatua lortu du bere ariketa honetan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak