« Pertsonaia erreala | Inpresioa gordeta daukat »
Ipar haizearen kontra / Daniel Glattauer (Irati Elorrieta) / Alberdania, 2011
Ipar haizearen kontra Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-12-12
Noiz edo noiz edonori gertatu(tzen) zaigu e-mezu bat bidali nahi ez genuen helbide batera bidaltzea. Horixe dugu eleberri honen abiapuntua. Emmi Rotthner-ek baja eskatzeko mezua bidali nahi du Like emakume-aldizkari ezagunera, baina tronpatu eta, Like ez baina Leike idatzi du helbidean, eta Leo Leikeri helduko zaio mezua eta honek honela erantzuten dio ironikoki: “Harpidetza etetea eskatu didan hirugarren pertsona zara. Antza denez, aldizkari txarra bihurtu da benetan”. Hortik aurrera, bien arteko harreman epistolar birtuala hasiko da, biek ala biek fisikoki elkar ez ezagutzeko duten konbentzimendu, asmo edo nahia ahulduz joango delarik harik eta…
Narratzailerik ez, beraz, elkarri bidaltzen dizkioten mezuen bitartez egingo dute atzera eta aurrera, mataza gero eta korapilatsuago bat harilkatuz, batak bestearen beharra eta dependentzia “arazo” izateraino iristen dela. Idazketaren bidez konkistatuko dute elkar, idatzitakoaren eta idazteko moduaren bitartez joango dira elkar ezagutzen, biluzten, seduzitzen. Gai interesgarria harreman honek planteatzen diguna errealitatearen eta fikzioaren arteko aldeari, bereizketari dagokionez. Horretaz gain, interesgarria, baita ere, testuak irakurlearengan sortzen duen adikzio, erakarmen edo are morboa ere, halako irrika bizi batez pasarazten baitizkigu bata bestearen atzetik orrialdeak, Leo eta Emmiren artean zer gertatuko ote den jakin nahian.
Emma Rothnerrek arazoak ditu ipar haizeak gogor jotzen duenean loa biltzeko eta, hona hemen ere fikzioaren indarra, Leok mezu bidez, posta bidez, hitzaren bidez lasaitzen du Emma, halako gauetan honelakoak esaten baitizkio Leori letra larriz: “Zure ahotsa entzun nahiko nuke oraintxe bertan”.
Liburuaren amaiera ere, amaiera irekia nolabait, letra batek ebatziko du, senarrak Emmi ez, baina Emma deituko baitio une garrantzitsu batean emazteari, eta erabakigarria izango da hori.
Irakurketa arin eta azkarra da Ipar haizearen kontra, deskripziorik eta, esan dugunez, narratzailerik gabea. Sentimenduen adierazpen bizia, dialektikoa, bizia, Irati Elorrietaren itzulpenari esker hasi eta buka, irakurraldi jarraitua egitera garamatzana. Laster ateratzekoa omen da eleberriaren bigarren zatia, Cada siete olas (Alfaguara). Ez du erronka txikia egileak aurrean, lehen zatiaren tentsio eta sinesgarritasunari eutsi nahi izatekotan.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres