kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zaharrak ez zuen hil nahi / Gaizka Zabarte / Susa, 2011

Korapiloaren matazan galdua Goizalde Landabaso / Deia, 2011-12-17

Zaharrak ez zuen hil nahi liburua eskuratu eta atoan begiak Unai Iturriagak egindako azalera joan zitzaizkidan. Ederra begitandu zitzaidan. Etxean badut Matisse bat tonalitate berdinekoa, eta ez dakit zergatik burura etorri zitzaidan etxeko hura hemengo hau ikusterakoan. Gerezi gorria azaltzen du Iturriagak azalean; bere ordez bihotz gorria marraztu zuen Henri Matissek, eta durangarraren gurutze eta belearen ordez gizon bat azaldu zuen margolari frantsesak. Matissen lanak Icarus izena dauka. Ez dakit Unai Iturriagak zein izen eman dion egindako azalari, baina agian Gaizka Zabarte idazleak (Zaldibar, 1960) emandakoa utzi du, Zaharrak ez zuen hil nahi.

Izenburuak beste esaldi bat ekarri zidan gogora: nork nahi du hil? Zabarteren lehenengo eleberriak korapilo interesgarria du. Gezeta gaztea kanposantura deitzen du hango ehorzleak. Albiste bitxia eman behar dio, ustekabean bere bizitza hankaz goratuko duena: bere aita zenaren, Cosme Gezetaren, gorpuak ehortzita beharko luke baina sekula ez zuten ehortzi. Sekula ez zen hilobi hartan egon, eta zer gertatu zen, nora joan zen aita semeak berak ikertu beharko badu ere, ehorzleak lehendabiziko egia aitortzen dio.Urte asko pasatu diren arren semea desagerpenaren atzetik jarriko du. Hor hasiko da semea mataza askatzen, inoiz askatuko ez duena, bide batez esanda. Istorioa kontatzeko Gaizka Zabartek narratzaile indartsu bat hautatu du. Narratzailearen ahotsa ozena da, eta sendoa, baina esango nuke gehiegi esaten duela. Azalpen lar. Hainbeste non irakurlea begirale hutsa sentitzen den. Ez du ezer asmatu behar, ez du lerro artean irakurri behar, dena ematen baitzaio azaltzera. Matazaren korapiloan emakume bat agertuko da, Elena; bere agerpenak maitasun istorioa ekarriko du. Apurka-apurka iritsiko da. Argudio nagusiaren azpian, egon badaudelako azpi istorio ezberdinak, eta horietatik bat maitasun istorioa da. Gehiago ere badago: Izeko Margaritarekin duen harreman interruptus-a,Gezeta gaztea eta lagunen arteko hartu-emana, Cosme Gezeta ezagutu zutenen istorioak… Asko dira, denak ere bigarren mailan gelditzen direnak, zirriborratuta moduan, nahiz eta batzuetan ageriago azaldu. Baditu une atseginak eleberriak: “Oroimena zimurrik eta arrakalarik gabe izanda ere, oroitzen den moldera, bidea luzea da. Oroitzapenak, erabat aldatuz, egungo norbere izaerara egokitzea arrunta da. Erlijioa tartean dabilela, desitxuraketa izugarria izan daiteke. Beraz, elizkoiarengana barik, bestearengana jotzea ebatsi nuen”. Gezeta gaztearen nortasunaren azpian basatzarik ez dago, baina aitaren nondik norakoak ikertzeak piztu egiten du. Baina iruditzen zait idazlea mataza horretan nahastu egiten dela, eta galdu. Korapiloak ihes egiten diola uste dut. Nik liburuan zati bi ikusi ditut, edo beharbada (zuzenago esatera) “zati bi sentitu ditut” esan behar nuke. Lehenengoa, hasiera ona duena baina mantsoa eta iheskorra bilakatzen den korapilotik pixka bat urrunduz. Bigarrenean, aldiz, erritmoa berreskuratzen du baina lausotuta gelditzen zaiola begitantzen zait. “Kontu bitxia —hasi zen lankidea—, desagertu eta bizitza berri bat hasi. Noizbait edonori bururatu zaiona. Nortasun aldaketaz hitz egiten diagu, baina izena aldatzeak ez zakarrek halabeharrez nortasuna aldatzea”.

Identitateaz eta desagertzeaz jarduten duen lan honek argia ikusi du Susa argitaletxearen eskutik eta, esan bezala, Gaizka Zabarteren lehenengo eleberria da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak