kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lasterka / Jean Echenoz (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2011

Pertsonaia erreala Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-12-11

Idazten jarri eta badirudi berehala fikzioan pentsatzen dugula; pentsatzen dugu beti asmatu beharra dagoela, ezin dela kontakizun bat eraiki bizitza errealetik, eta ez naiz ari auto-fikzioaz edo biografiaz. Ez, Jean Echenozek, idazle frantziarrak, Lasterka liburua idatzi duenean, Emil Zatopek korrikalari txekoslovakiarraz baliatu da bere eleberria eraikitzeko, aurreko eleberrian Ravel musikariarekin egin zuen bezala. Eta hirugarren bat idatzi du, Des éclairs, Tximistak, zientzialari bat da protagonista gisa, aurki ere Meettok argitaletxearen eskutik, aurreko biak bezala, gurean izango duguna. Liburu guzti hauek Gerardo Markuletak euskarara ekarri ditu.

Jean Echenozen Lasterka, nobela bizia da, ia-ia esan daiteke kutsatu egiten gaituela Zatopeken korrikaldiak. Prosa fina da baina baita ere esan daiteke, ez dituela apaingarririk. Zuzena da, esaldi laburrez osatua, eta irakurlea, lasterka doa pausu arinez. Esango nuke idazlearen ideia dela pertsonaiaren bizitza erreala kontutan hartuta, bera arduratzen dela pertsonai horren portaerak azaltzea, eta ze erlazioak dituen mundu jakin batean. Eta hau esanda esan behar da egileak ongi islatzen duela Txekoslovakia komunista. Zatopek inbasio alemaniarrean hasten da korritzen eta jarraitzen du korrika Txekoslovakia sozialistan. Honek pertsonaiari ematen dio halako ezaugarri bat, eta da, ikur bat bilakatzen dela. Echenozek irribarrezko moduko bat eragin arazi egiten du irakurlearen baitan, denon begi bistan baitago mugimendu historiko horiek, agian ilusio bat izan direla Europan. Baina azpimarratu behar da, idazleak jokatzen duela pertsonai erreal batekin nobela bat eraikitzeko, eta hau irakurlearentzat elementu interesgarri bat da.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak