kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Beste bat apalerako / Askoren artean / Mikelazulo kultur elkartea, 2001

Beste bat apalerako Joseba Bergara / Txalaparta, hitzak & ideiak, 2002-03

Oreretako Mikelazulo elkartea ezaguna da etengabe antolatzen dituen ekitaldi kulturalei esker. Taberna, liburutegi, bilgune… urteen baitan Oreretako gazteen erreferentzia bihurtu den lekua, apurka, nazio mailan ere nabarmentzen joan da egindako lanari esker.

Orain, herriko eta inguruko lagunen lanak bildu eta beste urrats bat eman dute, Beste bat apalerako liburua argitaratuz. Poemak, narrazioak eta ilustrazioak biltzen dira ia 200 orrialdeko liburua osatuz. Eta izenburu bereziak hala iradokitzen badu ere, ez da apalerako beste liburu bat. Berezia da hau. Sormenaren munduan lanean dabiltzan egileei leku egin nahian argitaratua izan den heinean, behintzat. Aitzol Ezeiza, Ane Gojenola, Asier Sarasola, Garazi Urdanpilleta, Jokin Zuzuarregi, Jon Pikasarri, Juanma Sarasola, Miren Salaberria, Oier Gillan eta Urtzi Urkizu aritu dira idazten, Asier Errazkin, Idoia Bertarabide Igor Errazkin, Iker Badies, Maider Kalonje eta Txuma Vazquez ilustrazio lanetan. Hitzaurrea, berriz, Javi Barandiaran aktorearena da. Egileetako zenbait kazetari gisara ezagutu ditugu hedabideetan, edota literatura lehiaketetan gailentzen ikusi ditugu. Beste batzuk, aldiz, ezezagunak zaizkigu. Eskertzekoa da, beraz, egile berriak ezagutarazteko ahalegin hau eta, baita ere, era berean, egileak liburua aurkezteko herrietan barrena egiten ari diren emanaldiak.

Hainbat ezusteko eder aurki daitezke liburuan barrena. Gehienentzat egile ezezagunak izan daitezkeenetako horiek emanak askotan. Literatura ona. Hitz ederrak. Ezusteko atseginak. Txalotzeko ahalegina, benetan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak