kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Biodiskografiak / Iban Zaldua / Erein, 2011

Bertutearen arriskua Aritz Galarraga / Deia, 2011-11-05

Saiakera bat —Animalia disekatuak, 2005—, nobela bat —Euskaldun guztion aberria, 2008—, eta artean argitaratutako ipuin antologia baten ondotik —Ipuinak. Antologia bat, 2010—, genero kuttuna duen ipuingintzara bueltatu da Iban Zaldua. Argitaratu duen azken liburuan, Biodiskografiak izenarekin, 39 narrazio labur-labur bildu ditu, ezberdinak oso euren artean. Baina elementu batek lotzen ditu komunean: guztiek ere hitz egiten dute disko bati buruz. Zeharka batzuetan, bete-betean beste batzuetan, ipuin bakoitzean eta guztietan agertuko zaigu musika talderen baten disko bat, kronologikoki gainera, argitaratze dataren arabera sailkatua: hasi The Beatlesen Revolver hartatik, Paul Wellerren 22 Dreams honetaraino.

Orain arte esandakoekin, batek pentsa dezake musika zaleentzako liburua dela Zalduarena, egun eta gau musikaz aritzen diren lagun horientzako kapritxoa. Eta ez, idazten ari zaizuen hau, esaterako, ez da inondik ere musikofiloa. Musika entzun bai, baina gaiaren gaineko hizketa gaiak bi minuturen buruan urtzen zaizkio. Eta berdin gozatu du narrazio hauek irakurtzerakoan, Zalduak bere-bereak dituen eta maisuki lantzen dituen tasunak biltzen dituelako: gizaemeen arteko harremanak, bikote kontuak, familiakoak, lagun artekoak harrapatzeko duen abilezia; gaur egungo garai hutsal, gris, horizonte, anbiziorik gabea marrazteko ahalmena; pertsonaia ziniko, eszeptiko, ekidistante, euskal arazoaz nekatua osatzeko gaitasuna, Natura hila ipuinean, esaterako, egiten duen gisara. Egia da, oso ohikoa duen beste elementu bat, ipuinaren momenturen batean —bukaeran nagusiki—, ipuinaren logikari ematen dion buelta hori, irakurlearengan sorpresa eta harridura eragiten duena, behartuegi egin zait kasuren batean.

Kaputxadun bahitzaileen amarrua, adibidez, Epea izeneko ipuinean edota soldadu estatubatuarrena, Jamilahko bidea izenekoan, nabarmenegiak iruditu zaizkit harridura bilatze horretan. Baina, beste hark esango lukeen moduan, oker txiki garrantzi gabeak lirateke horiek, gehien-gehienetan ondo funtzionatzen baitu kontuak. Bigarren eskuko biniloen dendan ipuinean, kasurako, aipagarria da bukaerarako lortzen den efektua.

Noski, musikaren kontua dago. Esan dut lehentxeago, bereziki musika zalea izan ez eta ipuinok lasai ederrean zukutu daitezke. Are gehiago, musika zale ez garenontzat musika entzuteko, zehatzago, pop musika batez ere anglosaxoia entzuteko gonbita ere bada ipuin bilduma hau, 39 album dituen diskografia bat, generoan muturra sartzeko gida ez makala. Disko guztiak, noski, ez dira ondo uzten, batzuk hobe izango dugu bilatzen ez hastea ere, baina pista posible batzuk ematen dizkigu, ibilbide posible bat. Poparen mundu hori ezagutzen duenak gogotsu eztabaidatuko duena.

Baina, bertutetzat dudana, arrisku ere izan daitekeela iruditzen zait: ipuin bilduma berez maila altukoa dena, apriorismoak genero jakin batekin sailkatzea, musikaz ari diren liburuen apalera kondenatzea. Eta ez, Etorkizuna, orain artean Iban Zalduaren ipuin bildumarik biribilena denaren maila bertsuan jarriko nuke nik, ondo-ondoan ez bada —osoagoa zen hura—, gertu bai. Bestela esanda, orain urtebete argitaratutako antologia hartan leku izango luketela hemengo ipuin batzuek baino gehiagok.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak