kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Larrepetit / Pello Lizarralde / Erein, 2002

Isiltasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-06-02

Bolada zen Pello Lizarraldek ez zuela eleberririk idazten —ez eleberririk ez libururik, labur esanez—. Horretan ez da euskal idazle askoren aldean ezberdin. Bere ogibidea idazle ofizioa ez denez, nahi duenean idazten du, euskal irakurlegoari zerbait eskaintzeko duenean hain zuzen. Bitxia da, gainera, Pello Lizarralderena, liburu askotxo ez izan arren, jarraitzaile sutsuak ditu, zeinetan —pedanteria apurra barkagarri zaidalakoan— neu nagoen —edo bainago, auskalo—. Apunte zaharrak begiratuz, Pello Lizarralderen azken liburuari buruz —hau ez den azken liburuari buruz, noski—, esaten nuen giro-pintatzaile dela —hitz horiexekin prezisoki ez, baina tira—, giroak ekartzen dituela hark berak obrara, giroa zaiola gai —nobelagai edo ipuingai, berdin da—, eta gutxi duela hark berak bezain ongi giroa deskribatzen duenik. Har dezagun eleberri honetako historia.
Hiru pertsonaia aurkezten dizkigu egileak: Abel, Joxe eta Lainez. Lehendabiziko biak iheslariak dira —ez zaigu esaten zerk eraman zituen kartzelara eta nola ihes egitea lortu zuten—, Nafarroako errepideetan barrena muga aldera doazenak. Hirugarrena, Lainez, bidaianta da —biajantea giputzontzat—, gizon errutinazalea, beti mugimendu antzekoak egiten dituena, baina bere bizitza ezkutukoa ere baduena —nahiz oso zehatz ez jakin zein den—. Hiru pertsonaiek topo egiten dutenean gertatuko da tragedia, hala behar duelako; ez beraiek nahi dutelako.
Gaia begiratuta klasikoa da —zentzurik onenean diot, tragedia greziarra alegia—, Pello Lizarralderen lana; klasikoa eta nolabait bukaera jakinekoa, galtzaile izateko jaiotakoak ezin irabaz dezakeela esanez bezala. Izan ere, Pello Lizarralde galtzaileen alde jartzen da, jazarriak direnen alde, eskaintzeko beren isiltasuna besterik ez dutenen alde. Isiltasuna baita liburuko giroa azpimarratzen duena, iheslarien arteko isiltasuna, bidaiantaren isiltasuna, bestelako gizon-emakumeen isiltasuna; isiltasuna baita galtzaileen, jazarriak direnen ikur eta lege. Isiltasun horren ordez natura zaigu hizlari, deskripzioetan, idazleak mukun egindako marrazkietan: errealismo poetikoa, hain zuzen.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak