kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hatsaren poesia 2011 / Askoren artean / Hatsa Elkartea, 2011

Ez dok hamahiru Ainara Maia / Gara, 2011-10-08

Ehunka poeta ezagun eta ez hain ezagun elkartu gaitu Auxtin Zamora olerkari senpertarrak aurten hamahirugarrenean aidanez, baina ez da malefizio, poesiak segituko baitu bizirik, poesiak biziarazten baitit bihotza.

Libertate garrasi batez ilargiari deituko diot ametsetan ari naizela amesteko. Amen erran segidan, eta oroit pentsatu aitzin hausnartu beharra dagoela. Baratzean paradisua eta egiak ikusi ditut, eta Urruñatik baino hurbil ametsa bizi-bizi. Poesiaren hatsaz, noski.

Nire ordua iritsi omen da, hainbeste maite zaitudalako beste horrekin ikusten zaitudan bakoitzean min ematen didazu; zarena zarelako maite zaitut, BigPoet. Malkoak isuriz bi hitz zuri: ez joan! Zeuk erakutsi baitidazu amesten, zeuk erakutsi didazu maitatzen. Maitemintzearen arriskua hartu nuelako behin Senperen duela sei urte, nago orain bakarrik. Ni orain mutu nago, baina airean olerkia dabil, liburu hau eskuetan hartu bezain laster, sumatuko duzu, irakurle.

Hasi dezagun beraz eguna poesia eginik ene maitia ene denbora oparitzen: zein zaila den elkar ulertzea hitzen bidez, horregatik uzten diegu mintzatzen begiei, idazten, baina lasai, ez da nola idatzi, baizik eta nola bizi, ezta hala, BigPoet?

Baina poesia nola irakurtzen da? Idatzi bai, baina ezjakin bat baino ez naizela besterik ez dakit, ez baitakit galdera horri nola erantzun, zer erantzun. Nik, idatzi, barne indarraren eraginez idazten dut; sarri, negarrez. Poesia ez dela irakurtzen esango nizuke. Poesia bizi egin behar da, sentitu, sufritu, gozatu, eta nahi baduzu, biok elkarrekin!

Amildegiaren ertzean nagoela orain, oroitzen naiz etxekoez, BigPoet. Ertzera hurbildu, atzera begiratu eta maite ninduten, maite nauten eta maitatuko nauten guztiak ikusi ditut niri begira! Kresalaren usain sarkorrari esker zenbat maitatuko zintudan jakin nuen, BigPoet maitea. Zure mina neurea da, eta itsasoaren kresalak gogorarazi dit zenbat maite zaitudan. Z(s)u.

Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia, gizona. Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat. Beharbada emakumea da munduarentzat, BigPoet? Egoitza bila nabil, nigan zaudelako, ai! ni zugan banengo! zoriontsu izateko, bizitza bizi, kontu zaharrak ahantzi, baina ni ezin hitzik gabe zoriontsu izan; saiatuko naiz hitzik gabe sentitzen, BigPoet lagun maitea.

Ametsetan segituko dut, gauez edo egunez, beharluke-a ez baita. Ez naiz kexatuko, ttukuttun, bizi naiz eta hori da dena. Eki gorrail hori ene bihotza da, BigPoet, itxaropena beti behar da ospatü. Ez nazazu utzi, gau isil luzeetan bihotz ñimiño bat taupaka dut, bizitzaren hizkuntza unibertsalaz mintzo zait maitasuna. Zoko hortan seitu nai dut, BigPoet, plazer ttiki xarmanten bila, baina zoko huntan nago zugandik hain hurbil, urrun! Sentitzen dut bizitza bihotzez liburu honetan.

Poesiaren erraietan beti egonen da xori hau, Mariren bila. Badirudi mendekua hartzeko, BigPoet, nigandik urruntzen dituzula begiak, ez da justua. Nire mozorro irribarretsuaren gibelean, negartsuki gordetzen dut bihotza, bizitza ikaragarri ederra delako, Xabier Leteren oroimina nabari dut liburu osoan zehar, ez zu, ez ni, baina gu da, BigPoet, alai nadin erregutu zenidan behin audio-zinta batean idatzirik, zoriontasunean jartzeko nire ardura, ene lagun min BigPoet. Eta zoriontsu naiz zu zarelako ene zentzua eta gu garelako itxaropena.

Tok-tok! Ez egon garai hobeen zain, orain aparteko arrazoirik gabe zoriontsu naiz. Lili bat udaberri tristesse hartan udazken alai bat izan dadin. Denok eta denak. Ez eskatu despistatu honi, poeta bati mundua ordenan jartzeko, baina poeta bati ez bada, nori?

Bihots-bihotsez ene isiltasuna, ene bihotz sentiberegi hau: erraiteko dudana ez baldin bada isiltasuna baino ederragoa, nago isilik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak