kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Letra txikiaz bada ere / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002

Jolasteko gogoa Igor Estankona / Deia, 2002-05-31

Horixe da, jolasteko gogoa, Joan Mari Irigoienek liburu honetan gainezka dakarrena. Orain dela lau urte argitaratu zuen “Hautsa eta maitemina” ere jolas bat izan zen, hasi bezain laster bukatzen ziren poemekin. Orduko hartan irakurleak jarri behar zizkion gogoetak eta bere gain hartu behar zuen haiku antzera idatzitakoa luzatzeko lana. Oraingoan idazleak bere lekua eskatu du, eta ludiko dator. Politikaren esne mikaztua bera ere ikuspuntu dibertigarritik oratzen du. Gure aurrean hitz egiten ari den bitartean malabareak egiten dituen idazle gisa errebelatu da Altzakoa. Bista alaitu eta zer pentsatua eman, biak batera egin daitezkeela frogatzen du “Letra txikiaz bada ere” atipiko honek. Euskal poesian oso ohikoak ez diren pieza bitxien arteko azkena jarri du gure eskuetan Elkarrek, zorte ona opa diogun sail estrenatu berrian.

Mundu zoro honek poetarengan sortzen duen harridura da liburuaren orea. Harridura horri aurre egiteko gauzak ordenean jartzea ezinezkoa denez eta arrazionaltasunak ez daramanez inora, ordenik eza aukeratu du berak ere lanabes. Umorea laztandu arren Zorogoien deitzen dio bere buruari, pentsa ez da hori helburua, bidea baino.

Existentzialismo sakoneko pasarteak ere badaude. Liburua bukatu eta balantzea egiterakoan ez dute pisu gutxi era horretako ondorioek. Baina erremediorik gabe amilduko garenaren segurantzak ez dio munduari zentzurik kentzen. Alderantziz, hain zuzen HEMEN hitz egin behar dugu jainkoaz, maitasunaz, gatazkaz. Ez dut ikusi jainkoa hainbeste aldiz aipatzen duen liburu hain existentzialik. Kontraesan hoiek guztiak, eta gehiago, ia hirureun orrialdeko liburu mardulean.

Kontraresanak ez du esan nahi dena dudan jartzen denik. Badaude iparrorratzaren lana egiten duten pare bat erreferentzia. Batetik, herriaren jakintza, amaren figuran hezurmamitua. Eta bestetik abertzaletasuna, adiera zabal zein konkretuan. “Oi, lur…!” poema da horren adibidea. Homosexualitatea babesten du bere heterosexualitatetik, arrazakeria eza bere azalaren zuritasunetik e.a. baina hatz egiten dio poetak bere azal abertzaleari eta azpian beste abertzale bat aurkitzen du. “Hau komeriya!”. Azken esaldi horrek bihozkada itxura dauka. Komeria, komeria serioa da honakoa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak