kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zer barkaturik ez / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2011

Suspensearen karrikak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-09-23

Zure hiriko karriketan barrena zabiltza irakurle, eta agian ez duzu pentsatzen une horretan zure ustez bakarrik fikzioan gertatzen diren gertakariak, hor bertan, gauzatzen ari direla. Alberto Ladron Aranak bere seigarren eleberria idatzi du, Zer barkaturik ez, eta jada esan daiteke, euskal literaturako polizi eleberrien espezialista dela. Beste behin thriller bat idatzi du, eta beste koska bat igo duela esango dut. Aurreko beste liburuekin alderatuta, esan daiteke, idazle sendoago baten aurrean gaudela, bai historia, bai literatura genero honek eskatzen duen bizitasuna eta suspenseak, hobeto landuta daude. Historiak hainbat elementu ditu. Alde batetik protagonista den Mikel Izu. Protagonistan esan daiteke egileak hustu dituela bere barruak, halako sintonia bat agertuz, maitasunezko erlazio bat ia-ia eskainiz. Protagonista hau kontakizunaren traman buru belarri sartzen da ia oharkabean. Bere anaia Julenen bizitzetik hainbat urte urrunduta bizi eta gero, honekin lotuta dagoen gertakari batekin korapilatzen da. Kontakizunak bizi-bizian eramaten du beste protagonistarengana, Lucía neska andaluziarra. Lucíak osatzen du kontakizunaren beste zutabe nagusietako bat, berak sartzen duelako irakurlea beste zirrikitu batetik, II. Mundu Gerrako garaikoa hain zuzen, mugaldean gertaturiko pasadizo batean oinarritutakoa. Eta hemen esan behar da idazleak, ongi baliatu dituela istorioen uztarketak, eleberriari elementu berriak ederki eskaintzen baitio. Azpimarratu behar dut ere irakurlearentzat oso erritmo bizia eskaintzen diola eleberri poliziako honek, eta hau suspensearen mesederako da. Ladron Aranak, irakurleen artean, beste behin, bere arreta piztea lortuko du.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak