kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Etxeko hautsa / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2011

Harrotuz Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-09-09

Denbora ez da alferrik igarotzen. Etxeko atarian eserita, behaketan, batek hartzen ditu denbora horren arrastoak. Eta horiek gustukoak izango dira ala ez, baina denborak uzten dituen arrastoei aurre egitea, hori da erronketariko bat. Ariketa honetan, beste behin, Anjel Lertxundi dihardu Etxeko hautsa bere azken eleberrian. Ez da harritzekoa Lertxundik eleberrian agertzen dituen gogoetak bere ariketa intelektualean jasotzea. Bere ibilbide literarioa horren erakusle da. Oraingo eleberrian, eta esan behar da oraingoan ere, beste behin, maisuki agertzen zaigula, bai idazkera aldetik, bai kontakizuna nola eramaten duen eragatik. Norbaitek esan dezake, hori maila honetako idazle bati eskatu behar zaiona da, baina agian, eta hau maiz ahazten zaigu, idazlearen atzean pertsona dagoela, subjektua, eta honek bere gorabeherak dituela. Eta Lertxundik, bere gorabeheraren gainetik, idazle moduan azaltzen zaigu.

Eleberriak protagonista nagusi bat du, Gorka, eta bere aldamenean, idazleak parez pare honen aita jartzen du. Aita, buruko gaixotasun batengatik, jada ez da bere ahalmenen jabe. Gorkak bere gaztaroko ETArekiko izan duen harremana, Neska, beste protagonista baten eskutik, kontatzen du. Lertxundik oso ongi eramaten ditu eleberriko bi kontakizunak, hau da, Gorka eta aitaren arteko harremana, eta bere ibilbide politikoarena. Alderdi honetan, Lertxundik, gure herrian pairatu dugun sufrimenduen inguruan gogoeta sakona egiten du, eleberriak eskaintzen duen fikzioaren eskutik. Ezin ukatu, Lertxundik trama josteko era bikaina ez denik; adibide moduan, Agustin pertsonaiak, eleberrian jokatzen duen rola. Liburuari, honek, tentsioa pizten dio. Gure euskal literaturarako, ale dotore bat.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak