kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Aralar, gogoko iturri / Koldo Zubeldia / Erroteta, 2011

Izenaren zama Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-08-12

Ez da erraza izaten poesia idaztea eta argitaratzea. Norberak jakiten du bere idazte prozesuan ze bideak eta maldak igarotzen dituen. Koldo Zubeldiak, aurretik, hiru poesia liburu eta antologia bat argitaratuak ditu. Oraingo honetan bere bosgarren lana plazaratu du, Aralar, gogoko iturri. Koldo Zubeldiak bere ibilbide poetikoan, ezaugarri bat erakusten du eta da, errima oso gustukoa duela, eta hau gure euskal paisaia poetikoan, ez da ohikoa. Ezaugarri honek, gutxienez ezberdindu egiten du besteengandik Koldo Zubeldiaren lana. Beste ezaugarri bat da, naturarekiko duen atxikimendua. Eta liburu hau horren erakusle da, hasita izenburutik. “Aralar / Baso zelai izugarri / Zaitugu artzaiak eta mendizaleak / Landua / Lizar huts hostotsu / Estimatua”. Bere ibilbidean, balio filantropikoen alde egin du eta hau bere neurtitzetan, poemetan, islatua dago. Bere idatziek, laburrak, sentimenduen isla dute, nahiz eta errazkeria diruditen, estiloaren kutsuagatik beharbada, “Arratsaldeko / Bakardadetan / Doi zaude zu / Eta zure soin bihur hori / Nire malkoei atxikia da / Maitasunaren iturri / Pentsatu gustatzen zatzaizkidala / Eta maite zaitudala / Aztiriagako iturri”. Arestian aipatu dut Koldo Zubeldiak, naturarekin duen lotura, eta honek eramaten du bere lurrari, herriari,gertutasunari arreta ipintzea. Eta honekin batera hizkuntzari. Egilearen poesian ez dugu aurkituko metafora txundigarriak, baina bai, bizilagunaren hizkera, hitz moldeak, esaerak, “Trantze batzuetatik / Bestera / Ibili gabe ezin / Ibili behar fin egin gabe muzin / Ahal eta ezin / Ibiltzen zen gure Serafin / Haberela onarekin / Sortuaz ezinaren ezin”. Txori bat xumea da basoan, zuhaitzak handiak dira bere aldean, baina basoa osatzen du.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak