« Musikarekin batera | Aingeruen bakardadea »
Moroak gara behelaino artean? / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 2010
Hausnarketarako liburu ezberdin bat Lander Arbelaitz / Argia, 2011-07-31
Euskaldunok gure etxean bertan moro izan gara, eta oraindik ere askorentzat bagara. Historian, baina, zertan islatu izan da hori? Egin al dugu gogoetarik gaiaren inguruan? Amazig edo bereber herriaren historia harilkatuz, Afrika iparraldean bidaiatzera gonbidatuko du irakurlea Joseba Sarrionandiak, nolabait, Euskal Herriari buruz hitz gutxirekin asko esateko.
Ezohiko liburua da hau. Bere 712 orriek —200 argazki eta 1.387 ohar— irakurlea izu lezaketen arren, erraz irakurtzen den saiakera da. Baina izen bat, ohar bat, argazki bat, aipu bat… ematen dituen ehunka erreferentziak bide berriei ekiteko gonbidapenak dira. Kapituluetan tartekatuta dauden pertsona ezberdinen biografiek kolorea ematen diote lanari, eta askotan lotura zuzenik ez badute ere, orokorrean deskribatzen ari den argazkia osatzen laguntzen dute testuok. Izan Pedro H. Sarrionandia frantziskanoaren bizitza, Primo de Rivera diktadorearena, Abd el-Krim buruzagi arrifiarena edo Felix Urtubi bere hegazkina etsaiaren gainera bota zuen aretxabaletarrarena.
Liburuaren amaieran euskaldunok bere ustez herri gisa eman beharreko pausoez mintzo da eta liburua eraikuntza nazional horretarako ekarpen gisa besterik ez daiteke uler. Dudarik gabe, Euskal Herriaz, botereaz, askatasunaz, terrorismoaz, hizkuntza txiki eta handien arteko ezberdintasunez, eta hauen hiztunen jarrera ezberdinez gogoeta egiteko liburu ederra.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera