kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Harribeltzetako ipuinak / Joseba Aurkenerena / Gero, 2001

Hurbileko kontuak Iñaki Mendizabal / Deia, 2002-05-24

Joseba Aurkenerena idazle tematia da. Euskaltzale amorratua, gipuzkoar honek Iparraldea du bizileku (Urruña, hain zuzen), eta euskal lurruna darion edozeri eusten dio gogotsu. Aurkenerena idazlea da, irakaskuntzak uzten dion heinean. Momentuz han-hemenka argitaratu ditu bere lanak, genero ezberdinak ukituz: 1997an Lezoko ipuin inoizkoak argitaratu zuen (Lezoko udala); 1999an hain arrakastatsua izan zen Euskal sinesmen zaharrak (Gero); urte berean Irainka.

Euskal irainen bilduma (Gero) atera zuen Covadonga Garcia eta Jon Zelairekin elkarlanean; eta urte urte bete beranduago Hiztegitxoa; haur hizkera lana (Gero) ondu zuen. Mota askotako lanak, beraz, Aurkenerenak jendaurrean agertu dituenak, eta batzuk nahikoa ezagun egin direnak gainera. Irainka bildumarekin itzelezko iskanbila sortu zuen, adibidez. Euskal irainen bildumarik ez zen ezagutzen eta beste irakasle birekin batera Gero argitaletxearen eskutik karrikaratu zuten irainen zerrenda, batzuen harridurarako eta gehienon gozamenerako.

Oraingo liburu honetan erregistroa aldatu du irakasle eta idazleak, eta hasierako kontuetara bueltatu da, ipuinari helduz. Makurmendiko magalean kokaturiko Harribeltza herriko giroa erakusten digu Harribeltzetako ipuinak bilduman. Fikziozko herri horretan bizi diren pertsonaien jokaerak eta pasadizoak dakartza hamabi ipuinetan sakabanatuta. Pertsonaien galeria ere amaituezina bezain koloretsua da: Loretxo Zuria, Indianoeneko Joakin, Martur gaskoia, Ollarra kapitaina, Blas Lezoko kortsarioa, nikibildarrak, Nostradamus igarlea… Hurbileko kontuak, beraz, Josebarenak. Errealitatea eta fikzioaren arteko mugan jolasten du Aurkenerenaren luma finak, istorio ulerterraz eta atseginak sortuz, irakurle ororen gozamenerako. Erabiltzen duen euskara zuzenak eta jasoak ere lagundu egiten die istorioei.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak