kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Garabi suizidaren amodioak / Jeremias Erro / Pamiela, 2011

Literaturarekin jolasean Javier Rojo / El Correo, 2011-07-16

Jeremias Erro izenarekin sinatzen duen idazleak nobela batekin harritu nahi ditu euskal irakurleak, liburuaren izenburu berezi eta bitxitik bertatik: Garabi suizidaren amodioak. Idazlea ez da idazketa-kontuetan hasi berria, kazetaritza-kolaborazioak eta ipuinak idazten idazle trebea dela frogatu baitu. Liburu hau, dena dela, argitara ematen duen lehenengo nobela da. Izenburu deigarria du, eta abiapuntua ere halakoxea da. Hasieran protagonista aurkezten zaigu, Jon Konda izenekoa. Opera kantari ospetsu batekin ezkondu den gauean, eskaera bitxi batekin datorkion bisita berezi bat jaso du: eztei-gaua pasatzen duen hotelean dagoelarik, Polizia iristen da, eta eskatzen diote garabi batera igo den suizida batekin hitz egin ote dezakeen. Garabira igota, ustezko suizidarekin hitz egiten du eta literaturan oinarritzen den jolas batean hasten dira, kasualitatea eta halabeharra lagun. Egoera horretan daudelarik, Jon Konda elkarrekin nolabait uztartuta dauden istorio batzuk kontatuko ditu, atzekoz aurrera, hurrengo istorioa aurrekoaren aitzinean kokatzen delarik, aurrekoaren kausatzat har daitekeelarik. Elkarrekin lotutako istorio horiek halaxe ordenatzea, nire ustez, idazlan honek duen gauzarik interesgarrienetako bat da. Baina poliki-poliki liburuak koherentzia narratibo hori ere galtzen du, zerbait kaotiko eta zehaztu gabea bihurtzen den arte. Istorio horiek gai batzuen inguruan egindako bariazio modukoak ziren, eta denboraren aldetik lotura berezi hori zuten. Baina liburuaren azken aldean halako loturak ere galtzen dira eta irakurleari inpresioa gelditzen zaio nobela bat idatzi nahirik idazleak nobela eraikitzeko behar ziren materialak plazaratu dituela, baina material horiekin benetan nobela egin gabe. Nobela ‘dekonstruitu’ egin duela esan liteke, idazlana eraikitzeko behar diren zatiak bertan agertzen baitira. Baina nobela batek funtzionatuko badu, atal horiek beren funtzioak bete behar dituzte. Eta nire ustez, horixe du faltan liburu honek.

Edonola ere, idazlea trebea da, badaki ironikoa eta umoretsua izaten, eta zati bakoitzari erreparatzen badiogu, konturatuko gara horietako batzuk ipuin interesgarriak ere izan litezkeela.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak