kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2011

Igelak benetan hiltzen dira M. Egimendi / Aizu!, 2011-06

Kostako herri batean neska gazte bat desagertu da, bere bizikleta baino ez dute aurkitu hondartza ondoan. Susmoak pizten dira alde guztietan, baina arrasto garbirik ez… Iñaki Irasizabalek irrikaz irakurtzen den misteriozko nobela laburra idatzi du. Pertsonaia batengandik beste batengana pasarte laburretan egiten du jauzi, eta horri erabiltzen diren esaldiak laburrak direla gehituz gero, emaitza abiadura handiko kontakizuna da.

Hala ere, eta tartean hilketa bat eta poliziaren ikerketa bat egon arren, herriko jende arruntaren egunerokotasuna erretratatzen du gehiago idazleak ikerketa lana bera baino. Horretan laguntzen dute, nola ez, nerabe desagertuaren aita udaltzaina bere kasa ikertzen hasteak eta idazleak ertzain ikertzaileen berri ia ez emateak.

Gainera, narratzailea bera ere ez da hirugarren pertsona orojakilea, baizik eta herrira berriki bizitzera joandako gizonezko gazte bat, kontakizunean lehen pertsona ere erabiltzen duena. Baina ez dago oso argi zergatik dakien berak horrenbeste zuzenean ezagutzen ez dituen pertsonaia batzuei buruz. Bera ote da hiltzailea?

Misteriozko nobela batean hain garrantzitsua den amaiera, berriz, ez da oso ohikoa, baina horren zergatia ezin hemen azaldu, ezin baita kontatu nor den hiltzailea, ezta? Konturatuko zarete liburua irakurtzen bukatutakoan… Eta denbora asko pasatu aurretik, liburua oso arin irakurtzen baita.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak