« Absurdoaren lilura | Oroimena mintzo denean »
Iraganean galdua / Abelin Linazisoro / Txalaparta, 2001
Lehengoa eta oraingoa Igor Estankona / Deia, 2002-05-17
Liburu guztiak ez dira berdin gozatzen, hori argi dago. Abelin Linazisorok lehenaldira itzuli eta handik gaur egunerako saltoa emateko erakutsitako abilezia baloratu arren, liburuak ez nau guztiz bete, zer egingo diogu bada. “Iraganean galdua” aholkatu zidanak intentzio onenarekin egin zuen, badakit. Ziur nago gozatu egin zuela irakurketa erraz eta sakoneko liburu honekin. Horrek frogatzen du nire iritzia gora-behera ahalegina merezi duen lan baten aurrean egon gaitezkeela.
Arrazoi asko daude erakargarri bihurtzen dutenak. Ezin ukatuzkoa da barru-barrutik sortutako fikzioa dela, horretarako gurdi ezin hobea baita eleberria. Garai bateko militantziaren zantzu urrunek gaur eguneko errealitatea zelan baldintza dezaketen ikusten da, zauriak eta baita poztasunak ere joan eta etorri egiten direlako, itxuraldatu, ezkutatu edo agerian jarri, baina beti daramatzagu gurekin. Bizipen asko ageri da hemen, behar bezala destilaturik, behar bezala mozorroturik. Birkreazio lana dela esango genuke, literatura osoa horixe ez balitz.
Borroka armatuaren konplexutasuna laburtzen duten klabe asko daude orrialdeotan. Analisirik zentzuzkoenek ere nar egiten dute aurpegi bat jartzen zaienean. Gogoeta hori aurkitu dut nik behintzat zumaiarraren datuen artean. Batzar, alderdi politiko, kartzela eta abarren azpitik badago zerbait aurrejuzkuak uztera behartzen zaituena. “Berezkoa” irudituko zaie batzuei herri baten askapen mugimendu oro ederra eta gogorra izatea. Baina hori baino gehiago dela esatera datorkigu eleberri hau. Pertsonek egiten dute eder edozein egoera, eta berauek pairatzerako orduan erakusten den duintasunak.
Hemen ez duzu eskuaren aurrean kabitzen ez den hitzik aurkituko. Balentria handienak ere modu soilean deskribaturik datoz. Garrantzia pertsonaien arteko hitzik gabeko elkarrizketan dago, eta hainbeste zirrara azaltzeko hizkuntzak dituen gabezietan. Eta hala ere ez dut gozatu. Ez da erraza azaltzen. Mamiaren inguruan bueltaka ibiltzea mamiari buruz hitz egitea bezain probetxuzkoa izan daiteke, literaturak mila bider frogatu duenez. Baina bitarteko bideak hautatzen direnean ez da posible irakurlearen arreta norbereganatzea. Laztanak atseginak dira, baina ez gehiegi luzatzen badira, edo beti garondoan ematen badizkigute. Aldaketa pixka bat, tonu aldaketa bat, horixe botatzen da faltan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera