kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Surf / Aitor Zuberogoitia / Alberdania, 2011

Abiadura moteldu Javier Rojo / El Correo, 2011-06-18

Saiakeraren alorrean koka daiteke Aitor Zuberogoitiak Surf izenburuarekin argitara eman duen liburua. Behintzat, saiakera bilduma batean argitaratu da eta saiakera sari bat (Unamuno Saria) irabazi du. Baina saiakera izan arren, kontaera ere bada. Idazleak, bere burua kontaeraren ardatzean jarrita, azaltzen digu nola erabaki zuen momentu batean bizitza lasaiago hartzea, bere bizitzak hartu zuen abiadura nolabait moteltzea. Eta bizitzan hartu zuen delibero horren egunkari moduko bat da liburu hau. Bertan, pasadizo pribatuekin batera (idazlearen bizitzari buruzko gertakari arruntak, bidaiak, familia kontuak etab.), hausnarketa egiten da mundu modernoak hartu duen abiadurari buruz. Eta jakina, gure artean bestela egitea ezinezko delarik, mundu modernoak aurkezten duen abiadura hori zerbait txar izango balitz bezala agertzen zaigu. Bizitza modernoaren erritmoa ez da erritmo naturala. Izan ere, naturalezak beste erritmo bat, pausatuagoa, aurkezten du, eta aurreko belaunaldikoen bizitzarekin erlaziona daitekeen erritmo hori nahiago du idazleak, AHTk errepresentatzen duenarekin konparatuta.

Bestalde, bizitza modernoa kritikatu nahi horretan kontsumismoa ere kritikatzen da, eta diskurtso apokaliptikoaren adibide bat eskainiz adierazten da, honela segituz gero, mundua deuseztapenera doala. Edonola ere, idazlea batzuetan kontzientea da lehenaldia idealizatzen ari dela, eta horrexegatik behin baino gehiagotan azaldu behar du ez duela lehengo garaiak hobeak zirenik esan nahi… zeharka behin eta berriro hori adierazten badu ere. Tira, gizarte aberats postmodernoen naturalezaren mitifikazioaren beste adibide bat da liburu hau, oinarriak kontraesan baten gainean dituena: hain zuzen ere, mendebalde aberats eta kontsumistaren bazter aberatsean bizi delako idazleak modernitatearen aurkako jarrera hori izateko luxua erakuts dezake.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak